Bartzelonak seigarrenez jarraian irabazi du F Liga
Bartzelonak 2024-25eko F Liga irabazi du amaierarako jardunaldi baten faltan, Betisen etxean garaipen zabala lortuta (0-9). Emaitza horren ondorioz, Andaluziako taldea Federazioko Lehen Mailara jaitsiko da. Kataluniako taldeak jarraian irabazi duen seigarren liga da.
Tituluaren lehian, Bartzelonak Real Madril zuen aurkari bakarra, baina zuriek 1-1 egin dute etxean Costa Adeje Teneriferen aurka, sei garaipeneko bolada hautsita.
Valentziak ere galdu du maila, Betisek bezala, Badalonan 1-1 eginda.
Coruñako Deportivok, bere aldetik, mailari eustea lortu du, Sevillaren kontra 1-1 amaituta.
Athleticek Superkopa jokatuko du
Atleticori dagokionez, Madrilgo taldeak Txapeldunen Liga jokatzea ziurtatu dute, Eibarren etxean 0-2 irabazita, 55 puntu baititu, Athleticek baino 4 gehiago, liga amitzeko jardunaldi bakarra falta denean. Bilboko taldeak 1-0 garaitu du Espanyol, baina Txapeldunen Ligan sartzeko aukerarik gabe geratu da. Hori bai, Espainiako Superkopa jokatuko du.