Aurkezpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Xabi Alonso, Real Madril berpizteko helburuarekin

Iragarkia
20250526151853_xabialonsoflorentinoperezrealmadridfotorealmadridtv_
18:00 - 20:00
Xabi Alonso, Real Madril berpizteko helburuarekin
Xabier Alonsok zuzenduko du Real Madrilen gizonezkoen lehen taldea aurrerantzean. Euskal entrenatzaileak 2028ra arte sinatu du kontratua. Klubak teknikari berriaren aurkezpen-ekitaldia egin du.

Zure interesekoa izan daiteke

Toni Martinez (Alaves) gola
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alaves-Getafe partida, abuztuaren 15ean, 19:30ean, 2026-2027ko EA Sports Ligako lehenengoa

Ligak txapelketako aurreneko hiru jardunaldietako ordutegien berri eman du; abuztuko bigarren hamabostaldian jokatuko dituzte hiru jardunaldi horiek. Osasuna Celtaren zelaian hasiko da, abuztuaren 16an, igandez, 21:30ean; Realak bigarren jardunaldian jokatuko du aurreneko partida, Betisen zelaian, abuztuaren 21ean, ostiralez, 21:00etan; eta Athleticek ere bigarren jardunaldian izango du lehen norgehiagoka, San Mamesen, Sevilla aurkari, abuztuaren 22an, larunbatez, 17:00etan.

LaLiga EA Sports
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Realak Espanyolen aurka berdindu du (1-1), eta Alavesek eta Athleticek galdu egin dute, Rayo Vallecanoren eta Real Madrilen kontra (1-2 eta 4-2)

RCDE Stadiumen, Oskarssonek aurretik jarri du Reala, eta Espanyolek bigarren zatian parekatu du markagailua; Mendizorrotzan, Toni Martinezek 1-0ekoa sartu du, baina Rayo Vallecanok, partidako azken hogei minutuetan, markagailua irauli du; eta Bernabeun, Guruzetak eta Izetak egin dituzte Athleticen golak, baina Real Madrilek lau lortu ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X