Reala-Osasuna EA Sports Ligako derbia otsailaren 10ean jokatuko da Reale Arenan, 16:15ean
Reala-Osasuna EA Sports Ligako derbia otsailaren 10ean jokatuko da Reale Arenan, 16:15ean. Alaves-Vila-real neurketa egun berean jokatuko da, larunbatean, 14:00etan. Athleticek, ordea, Almerian jokatuko du astelehenean, otsailaren 12an, 21:00etan.
Gauzak horrela, nafarrek eta gipuzkoarrek elkarren aurka jokatuko dute berriz ere. Errege Kopako kanporaketa jokatu berritan, oraingo honetan Ligan lehiatuko dira. Lehen itzuliko neurketan bana berdindu zuten Osasunak eta Realak, abenduan, Sadar futbol zelaian jokatutako derbian.
Bestalde, Hypermotion Ligan, 26. jardunaldiari dagokionez, Amorebietak Elx taldea jasoko du etxean, otsailaren 10ean, larunbatean, 18:30ean. Eibar-Zaragoza, aldiz, igandean jokatuko da, 18:30ean hasita.