Bartzelonak Iñigo Martinez fitxatu du, 2025era arte
Bartzelonak Iñigo Martinez fitxatu du, 2025eko ekainera arte, asteazkenean Kataluniako klubak jakitera eman duenez. Ondarroako atzelariak 32 urte ditu, 2018ko urtarriletik aurtengo ekainera arte Athleticen ibili da, eta Realaren harrobian hazi zen, eta orain, hurrengo bi denboraldietan, Kataluniako klubaren futbolaria izango da.
"Bartzelonak eta Iñigo Martinezek akordioa adostu dute, azken hori Bartzelonako jokalaria izan dadin, Athleticekin zuen kontratua amaituta. Futbolariak bi denboraldirako sinatuko du, 2025eko ekainaren 30era arte", aurreratu du Bartzelonak, bere web orrian. Etete klausula 400 milioi eurokoa izango da, eta klub horrek ez du izan zertan dirurik ordaindu transferentzia gisa.
Bartzelonak nabarmendu du Iñigo Martinez "erdiko atzelari ezkerra" dela, "trebea baloia ateratzeko", eta, gainera, "esperientzia handia" duela Lehen Mailan. Bizkaitarrak 2011-12 denboraldian egin zuen debuta Lehen Mailan, Realarekin, eta zazpi denboraldi eman zituen Donostiako taldean; guztira, 239 partida oficial jokatu zituen bertan, eta 18 gol sartu.
Athleticek 2018ko urtarrilean fitxatu zuen; Bilboko klubean 177 neurketa jokatu ditu, eta zortzi gol lortu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Rayok ezin izango du Vallecasen jokatu, Madrilgo Gobernuak kontzesioa bertan behera utzi baitu
"Segurtasun gabezia larriak" daudela argudiatu du Madrilgo Gobernuak. Rayo Vallecano "harrituta" azaldu da Kultura, Turismo eta Kirol sailaren erabakiarekin. Javier Tebas Ligaren presidenteak adierazi duenez, Rayok beste futbol-zelai bat du erabilgarri, baina ez du zehaztu zein. Bestalde, Tebasek ez du zalantzan jarri Madrilgo Gobernuaren erabakia.
Alaves-Getafe partida, abuztuaren 15ean, 19:30ean, 2026-2027ko EA Sports Ligako lehenengoa
Ligak txapelketako aurreneko hiru jardunaldietako ordutegien berri eman du; abuztuko bigarren hamabostaldian jokatuko dituzte hiru jardunaldi horiek. Osasuna Celtaren zelaian hasiko da, abuztuaren 16an, igandez, 21:30ean; Realak bigarren jardunaldian jokatuko du aurreneko partida, Betisen zelaian, abuztuaren 21ean, ostiralez, 21:00etan; eta Athleticek ere bigarren jardunaldian izango du lehen norgehiagoka, San Mamesen, Sevilla aurkari, abuztuaren 22an, larunbatez, 17:00etan.
Munduko Txapelketak Athleticen, Realaren eta Osasunaren Liga hasiera atzeratuko du
EA Sports Ligako lehen jardunaldiko partiden erdiak dataz aldatu beharko dira nazioarteko jokalarien atsedena errespetatzeko.
Villalibrek 2029ra arte sinatu du Racingekin
Gernikako aurrelaria Kantabriako taldeko jokalaria da orain, klubak bere lagapenean jasotako erosketa aukera gauzatu ondoren.
2026-2027 denboraldiko EA Sports Ligako eta Hypermotion Ligako derbien egutegia
Honako hauek dira bi txapelketetako 14 derbien datak; lehena, 4. jardunaldian jokatuko dute Alavesek eta Osasunak, Mendizorrotzan, irailaren 6an.
Bartzelona-Athletic, Real Madril-Reala, Alaves-Getafe eta Celta-Osasuna, lehen jardunaldian
Liga hasiera abuztuaren 15-16ko asteburuan jokatuko da, eta txapelketa maiatzaren 30ean amaituko da.
Jon Ander Gonzalez epailea Lehen Mailara igo da, eta Olatz Rivera, Bigarren Mailara
Jon Ander Gonzalezek zazpi denboraldi eman ditu Bigarren Mailan, eta Olatz Rivera, ordea, 1. RFEFetik iritsi da Bigarren Mailara; 2017an, emakumezkoen Lehen Mailan egin zuen debuta, eta futbol profesionalean igo den bigarren emakumea da. Iosu Galech Bigarren Mailara pasa da, Lehen Mailatik.
Epaileek arrazoi eman diote Ligari, eta txapelketa abuztuaren 15-16ko asteburuan hasiko da
Ligak eta Espainiako Futbolarien Elkarteak ez dute datorren kanpainako egutegiaren inguruan akordiorik itxi, eta, beraz, hitzarmen kolektiboak dioen bezala, epaileen organora jo zuten. Javier Tebas buru duen erakundeari eman dio arrazoi.
Elxeko entrenatzailea izateari utzi dio Eder Sarabiak
“Gelditzeko, deskonprimitzeko eta beste gauza batzuei kasu egiteko momentua da”, adierazi du entrenatzaile bilbotarrak, prentsaurrekoan. 2024-2025 denboraldian lortu zuen Elxek lehen mailarako igoera, eta 2025-2026 denboraldian maila mantentzea lortu du, Eder Sarabiaren laguntzarekin.
Realak Espanyolen aurka berdindu du (1-1), eta Alavesek eta Athleticek galdu egin dute, Rayo Vallecanoren eta Real Madrilen kontra (1-2 eta 4-2)
RCDE Stadiumen, Oskarssonek aurretik jarri du Reala, eta Espanyolek bigarren zatian parekatu du markagailua; Mendizorrotzan, Toni Martinezek 1-0ekoa sartu du, baina Rayo Vallecanok, partidako azken hogei minutuetan, markagailua irauli du; eta Bernabeun, Guruzetak eta Izetak egin dituzte Athleticen golak, baina Real Madrilek lau lortu ditu.