Alaves-Bartzelona, Europa-Athletic, Madril CFF-Eibar eta Deportivo-Reala, Erregina Kopako final-zortzirenetan
2025-2026ko denboraldiko Erregina Kopako final-zortzirenetan, Alaves-Bartzelona, Europa-Athletic, Madril CFF-Eibar eta Deportivo-Reala kanporaketak jokatuko dituzte, txanda horretan lehiatuko diren euskal taldeei dagokienez, Madrilen astearte arratsaldean egindako zozketak zehaztu duenez. Kanporaketak abenduaren 19an, 20an eta 21ean izango dira, partida bakarrean.
Hala, 1. RFEF mailako Alavesek Bartzelonaren aurka jokatuko du, etxeko talde gisa. Moeve F Ligako taldeei dagokienez, Athletic 1. RFEFeko Europaren zelaian arituko da, eta, goreneko mailan dabiltzan taldeen arteko kanporaketetan, Eibarrek Madril CFF bisitatuko du, eta Realak, Deportivo.
Honako hauek dira 2025-2026ko Erregina Kopako final zortzirenetako kanporaketak:
Alaves-Bartzelona
Europa-Athletic
Alhama-Atletico Madril
Badalona-Granada
Espanyol-Real Madril
Sevilla-Tenerife
Madril CFF-Eibar
Deportivo-Reala
Zure interesekoa izan daiteke
Oyarzabal, penaltiari buruz: “Epaileak oso azkar baieztatu digu penaltia zela"
Iñaki Williams, penaltiari buruz: “Nicok esan dit penalti argia zela"
Athleticek indarra hartu du San Mamesen Realaren aurkako derbia irabazteko (2-1)
Iribarrek eta Kortabarriak 1976ko ikurrinaren irudi ikonikoa ekarri dute gogora San Mamesen
Jagoba Arrasate, Deporren aurkako partidaren atarian: “Aurkariak mehatxua sentitzea behar dugu”
Alavesek eta Realak puntuak banatu dituzte Mendizorrotzan (1-1)