Erregina Kopako 3. kanporaketako ordutegiak
Ostiral honetan eman dituzte jakitera Erregina Kopako hirugarren kanporaketako ordutegiak. Osasunak azaroaren 4an jokatuko du Levante Badalonaren aurka, 19:00etan, eta Alavesek, berriz, azaroaren 5ean jokatuko du, Levanteren aurka, ordu berean.
Zortzi norgehiagokak azaroaren 4a eta 6a bitartean jokatuko dira. Partida bakarrera jokatuko dira, kategoria txikiagoko taldearen zelaian. Gainera, ez da maila bereko taldeen arteko partidarik izango.
Honela geratu da hirugarren kanporaketako koadroa:
Asteartea, azaroak 4:
(19:00) Osasuna-Badalona
(19:00) Oviedo-Sevilla
Asteazkena, azaroak 5:
(19:00) Alaves-Levante
(19:00) Sport Extremadura-Alhama
(19:00) Guiniguada Apolinario-Deportivo
(19:00) Europa-DUX Logroño
Osteguna, azaroak 6:
(19:00) Sporting Huelva-Madril
(21:00) Valentzia-Espanyol
Zure interesekoa izan daiteke
Oyarzabal, penaltiari buruz: “Epaileak oso azkar baieztatu digu penaltia zela"
Iñaki Williams, penaltiari buruz: “Nicok esan dit penalti argia zela"
Athleticek indarra hartu du San Mamesen Realaren aurkako derbia irabazteko (2-1)
Iribarrek eta Kortabarriak 1976ko ikurrinaren irudi ikonikoa ekarri dute gogora San Mamesen
Jagoba Arrasate, Deporren aurkako partidaren atarian: “Aurkariak mehatxua sentitzea behar dugu”
Alavesek eta Realak puntuak banatu dituzte Mendizorrotzan (1-1)