Realak eta Eibarrek hutsean berdindu dute Zubietako derbian (0-0)
Realak eta Eibarrek hutsean berdindu dute, ostiral honetan, Zubietan jokatutako F Ligako 26. jardunaldian. Txuri-urdinek aukera gehiago izan dituzte, baina ez dituzte baliatu. Dena den, aspaldiko partez, lehen zatian sentsazio onak utzi ditu Sanchez Veraren taldeak Eibarren aurkako derbian.
Partidako aurreneko aukera garbia Realarentzat izan da. Amaiurrek hondoko marratik erdiraketa egin du, Franssik horpoz baloia utzi dio Nerea Eizagirreri, baina tolosarra ez da gutxigatik iritsi.
15. minutuan, Eibarren abagunea etorri da. Falta baten ondoren, lehengo aukeran ezin izan du Mireiak buruz errematatu, baina bigarren zutoinean arrisku handiz azaldu da Carmen Alvarez.
Minutuek aurrera egin ahala, talde txuri-urdina bere jokoa egonkortu eta arriskua sortu du noznahi. 32. minutuan, Franssik izan du aukera paregabea. Zuloa aurkitu du Realak Eider Arriaranen bizkarrean, baina Eunate Astralaga atezaina erabakigarria izan da gola saihezteko.
Jokoan Reala gailendu da lehen zatian, baina Eibarren hiruko defentsa sendoa izan da atzealdean.
Bigarren zatia hasi bezain laster, Amaiur Sarriegik aukera garbi-garbia izan du. Astralagari iskin egin, eta ate aurrean kanpora bidali du baloia.
Minutuek aurrera egin ahala, bestalde, Yeray Martinen taldea sendoago ibili da defentsa lanetan, eta etxekoei kosta egin zaie arriskua sortzea.
Horrela, irabazi ezinik jarraitzen du Realak; Eibar, berriz, serio beste behin etxetik kanpo.
FITTXA TEKNIKOA
0.- Reala F.: Lete; Ramirez, Rodriguez Herrero, Aparicio; Marcos (Uria, 79. min); Cahynova (Lavogez, 79. min), Jacinto, Maren (Egiguren, 60. min); Franssi (Pardo, 46. min), Sarriegi, Eizagirre (Navarro, 61. min).
0.- Eibar F.: Astragala; Andres, Masegur, Verges; Arana, Altonaga (Van Deursen, 74. min), Cerro, Camino (Ojeda, 64. min); Pizarro, Alvarez (Sanchez, 64. min) eta Monnechi.
Epailea: Zulema Gonzalez (Galizia). Txartel horia atera dio Rodriguez Herrero jokalariari.
Zure interesekoa izan daiteke
Andoni Ugarte eta Jon Rojo, Espanyol kanporatuta: “Sinetsi egin dugu, hauxe da Sestao Riverren DNA”
Loren Barbado: “Gure nortasuna agerian uztea eta, era berean, lehiakorrak izatea dugu helburu”
Sestao Riverrek Espanyol kanporatu du Errege Kopan, luzapenean, epikoa izan den kanporaketan (4-3)
Quiñones: “Fenerbahçek jokalari garrantzitsuak ditu, baina Reala gainetik ikusten dut”
Iñigo Ruiz de Galarretak lesio “moderatua” du eskuin hankako gihar iskiotibialean
Alexia Putellasek eta Harry Kanek irabazi dute 2026ko Urrezko Baloia