Realaren eta Athleticen arteko euskal derbia, igandean, ETB2n eta eitb.eus-en
Igandean, azaroaren 17an, euskal derbia izango da Reale Arenan: Realaren eta Athleticen arteko partida jokatuko da bertan, F Ligako 10. jardunaldiari dagokiona. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute ETB2k eta eitb.eus-ek, 18:00etan.
Bi euskal taldeek azken jardunaldian jokatutako partida irabazi dute. Jose Luis Sanchez Veraren jokalariak 4. doaz F Ligan, 16 punturekin, Coruñan Deportivo 0-1 menderatu ostean, Raquel Garciak bere atean sartutako golari esker.
Bizkaiko taldeak, ordea, 14 puntu eskuratu ditu orain arte, eta sailkapeneko 5. postuan dago, 9. jardunaldian Betis 3-0 garaitu ondoren. Nahikari Garciak (penaltiz), Ane Elexpuruk eta Sara Ortegak sartu zituzten golak.
Txuri-urdinak zein zuri-gorriak indartsu iritsiko dira euskal derbira, 3 puntuak eskuratzeko helburuarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Quiñones: “Fenerbahçek jokalari garrantzitsuak ditu, baina Reala gainetik ikusten dut”
Iñigo Ruiz de Galarretak lesio “moderatua” du eskuin hankako gihar iskiotibialean
Alexia Putellasek eta Harry Kanek irabazi dute 2026ko Urrezko Baloia