Athletic-Alaves derbia, urtarrilaren 16an, asteartean; Osasuna-Reala, zehazteke
Athleticek eta Alavesek urtarrilaren 16an, asteartea, jokatuko dute, 21:00etan, 2023-24 denboraldiko Errege Kopako final-zortzirenetako kanporaketako partida. Bestalde, ez da zehaztu Osasunaren eta Realaren arteko derbia zein egunetan eta ordutan jokatuko den, Espainiako Superkoparen garapenaren araberakoa izango baita.
Horrela, hauek dira 2023-24 Kopako final-zortzirenetako ordutegiak:
*Osasuna - Reala: urtarrilak 17 (21:00) edo urtarrilak 18 (19:30).
*Unionistas Salamanca - Bartzelona: urtarrilak 17 (21:00) edo urtarrilak 18 (19:30).
ASTEARTEA, URTARRILAK 16:
Getafe - Sevilla (20:00)
Athletic Club - Alaves (21:00)
Tenerife - Mallorca (22:00)
ASTEAZKENA, URTARRILAK 17:
Valentzia - Celta (20:00)
Girona - Rayo Vallecano (21:30)
OSTEGUNA, URTARRILAK 18:
Atletico Madril - Real Madril (21:30)
Zure interesekoa izan daiteke