Irene Paredes eta Oihane Hernandez, munduko txapeldunak Espainiako selekzioarekin
Irene Paredes eta Oihane Hernandez euskal jokalariek 2023ko futboleko Munduko Txapelketa irabazi dute Espainiako selekzioarekin, igande honetan, abuztuaren 20an, finalean Ingalaterra mendean hartuta (1-0).
Final handiko lehen abagunea Ingalaterrak izan du 15. minutuan, baina Lauren Hempen jaurtiketa zutoinera joan da. Beranduago, 29. minutuan, Espainiak erantzun du, eta nola gainera: Olga Carmonak 1-0ekoa jarri du markagailuan. Goleko jokaldiaren hasiera Aitanak lapurtutako baloi bati esker hasi da; ondoren, pase luzea eman dio Tereri, hark Marionari eta Olgak amaiera bikaina eman dio, jaurtiketa gurutzatuarekin gola sartuta.
Horrenbestez, Espainia gol bateko abantailarekin iritsi da atsedenaldira.
Bigarren zatian erasokorrago zelairatu da Ingalaterra, baina, pixkanaka-pixkanaka, Espainia baloiaren jabe egin da. Gainera, selekzio espainiarrak finala erabakita uzteko aukera izan du, baina Mary Earps atezainak gelditu egin du Jenni Hermosoren penalti jaurtiketa.
Earpsen geldiketak hauspotu egin du Ingalaterra, baina Espainia bikain ibili da defentsako lanean eta ondo eutsi dio aurkariari. Ondorioz, amaieran, Espainia garaile (1-0).
Fitxa teknikoa:
1. Espainia: Cata Coll; Ona Batlle, Irene Paredes, Laia Codina (73. min, Ivana Andrés), Olga Carmona; Teresa Abelleira, Aitana Bonmati; Jenni Hermoso, Alba Redondo (60. min, Oihane Hernandez), Mariona Caldentey (90. min, Alexia Putellas), Salma Paralluelo.
Hautatzailea: Jorge Vilda.
0. Ingalaterra: Mary Earps; Jess Carter, Alex Greenwood, Millie Bright; Lucy Bronze, Rachel Daly (46. min, Chloe Kelly), Ella Toone (87. min, Beth England), Georgia Stanway, Keira Walsh; Alessia Russo (46. min, Lauren James), Lauren Hemp.
Hautatzailea: Sarina Wiegman.
Gola: 1-0, 29. min: Olga Carmona.
Epailea: Tori Penso. ATxartel horiak atera dizkie Lauren Hemp eta Salma Paralluelo jokalariei.
Zure interesekoa izan daiteke
Zein partida jokatuko dituzte denboraldiaurrean Alavesek, Athleticek, Osasunak eta Realak?
2026-2027 denboraldiko EA Sports Liga abuztu erdialdean hasiko da; aurretik, uztailean eta abuztuko lehen hamabostaldian, Lehen Mailako taldeek hainbat lagunarteko partida jokatuko dituzte.
Realak Aston Villari irabazi dio Ingalaterran, eta denboraldiaurrean galdu gabe jarraitzen du (2-4)
Talde txuri-urdinaren golak Carlos Soler, Orri Oskarsson, Gorka Carrera eta Iñaki Ruperezek sartu dituzte. George Hemmings eta Brian Madjo izan dira ingelesen golegileak. Norgehiagoka Walsalleko (Ingalaterra) Pallet-Track Bescot zelaian jokatu da, 9.000 zale ingururen aurren. Bi taldeak atsedenaldira banakoarekin joan dira, eta gainerako golak bigarren zatian heldu dira.
Zinedine Zidane, Frantziako hautatzaile berria 2030era arte: “Egia bihurtutako ametsa da"
Real Madrileko entrenatzaile ohiak Didier Deschamps lapurtarra ordezkatuko du karguan. Deschampsek 14 urteko ibilbideari amaiera eman zion iragan Munduko Txapelketan.
Rayok ezin izango du Vallecasen jokatu, Madrilgo Gobernuak bere kontzesioa bertan behera utzi ostean
"Segurtasun gabezia larriak" argudiatu ditu Madrilgo Gobernuak. Rayo Vallecano "harrituta" azaldu da Kultura, Turismo eta Kirol Kontseilaritzaren erabakiarekin. Javier Tebas LaLigako presidenteak ziurtatu duenez, Rayok beste futbol-zelai bat du jadanik, baina ez du zehaztu zein. Bestalde, Tebasek ez du zalantzan jarri Madrilgo Gobernuaren erabakia.
Alavesen jokalariak “etsita eta haserre" daude klubaren kudeaketarekin, igoera-saria dela eta
Jokalariek Futpro elkartearen bidez azaldu dute euren jarrera. Gainera, argitu dute oharrarekin ez dutela "liskarrik sortzea" bilatzen, "egoera nola bideratu den ikusita" euren etsipena agertu baizik.
Marianna Seidl estatubatuarra, Eibarren hamargarren aurpegi berria
Ezker hegalekoa Brisbane Roar taldetik heldu da, Australiatik.
Eibarrek Lucas Nuñez fitxatu du
20 urteko erdilaria Valentziatik dator, utzita.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Alavesek Girona garaitu du udako bigarren lagunartekoan (0-1)
Alavesek 0-1 garaitu du Girona La Vall d’en Basen jokatu duen denboraldiaurreko bigarren lagunartekoan. Norgehiagokako gol bakarra Alvaro Garciak sartu du azken txanpan, korner bat buruz errematatuta.
Carlos Fernandezek Oviedon jokatuko duela iragarri du Realak
Donostiara heldu eta hilabete gutxira belauneko lesio larri batek markatutako bost denboraldi eta erdi igaro ostean, aurrelari andaluziarra Asturiasko taldera joango da Realarekin 59 partida jokatu eta 5 gol sartu eta gero.