Irene Paredes eta Oihane Hernandez, Munduko Txapelketarako Espainiako selekzioaren deialdian
Irene Paredes eta Oihane Hernandez euskal futbolariak 2023ko Australiako eta Zeelanda Berriko Munduko Txapelketan egongo dira. Espainiako selekzioarekin lehiatuko dira, abuztuaren 20an hasiko den Mundialean.
Jorge Vilda Espainiako selekzioko hautatzaileak ostiral honetan, ekainaren 30ean, eskaini du Munduko Txapelketarako deialdia. Zerrendan ez daude Elene Lete (Reala) eta Maite Oroz (Real Madril) euskal jokalariak.
Bestalde, deialditik at geratu dira honako jokalari hauexek ere: Cardona, Oroz, Fiamma Benítez, Jana Fernandez eta Gabarro.
Munduko Txapelketarako Espainiako selekzioaren deialdia osatzen duten jokalariak:
Atezainak: Misa Rodriguez (Real Madril), Enith Salon (Valentzia) eta Cata Coll (Bartzelona).
Defentsak: Irene Paredes, Laia Codina, Ona Batlle (Bartzelona), Olga Carmona, Ivana Andres, Rocio Galvez (Real Madril), eta Oihane Hernandez (Athletic Club).
Erdilariak: Alexia Putellas, Aitana Bonmati, Maria Perez (Bartzelona), Claudia Zornoza, Teresa Abelleira (Real Madril), Irene Guerrero (Atletico Madril) eta Jenni Hermoso (Pachuca).
Aurrelariak: Esther Gonzalez, Athenea del Castillo (Real Madril), Alba Redondo (Levante), Salma Paralluelo eta Mariona Caldentey (Bartzelona) eta Eva Navarro (Atletico Madril).
Zure interesekoa izan daiteke
Andoni Ugarte eta Jon Rojo, Espanyol kanporatuta: “Sinetsi egin dugu, hauxe da Sestao Riverren DNA”
Loren Barbado: “Gure nortasuna agerian uztea eta, era berean, lehiakorrak izatea dugu helburu”
Sestao Riverrek Espanyol kanporatu du Errege Kopan, luzapenean, epikoa izan den partidan (4-3)
Quiñones: “Fenerbahçek jokalari garrantzitsuak ditu, baina Reala gainetik ikusten dut”
Iñigo Ruiz de Galarretak lesio “moderatua” du eskuin hankako gihar iskiotibialean
Alexia Putellasek eta Harry Kanek irabazi dute 2026ko Urrezko Baloia