Ez dute gaia jorratuko
Gorde
Kendu nire zerrendatik

UEFAk eta FIFAk ezezkoa eman diote berriro Euskal Selekzioaren ofizialtasunari

Bi erakundeek adierazi dutenez, ez dute jorratuko euren batzorde exekutiboen batzarretan Euskadiko Futbol Federazioak "eskubide osoko kide gisa" onartua izateko egindako eskera.
Euskal Selekzioa
2021ean hartutako Euskal Selekzioaren irudia. Argazkia: EITB Media

UEFAk eta FIFAk ez dute jorratuko Euskadiko Futbol Federazioak (EFF) "eskubide osoko kide gisa" onartua izateko egindako eskera, bi erakundeen batzorde exekutiboetan.

2020ko abenduan, Euskadiko Futbol Federazioak "eskubide osoko kide" izateko eskaera formala egin zien FIFAri eta UEFAri. 2021eko uztailaren 11n eta 21ean, bi erakundeek ezezkoa eman zioten eskaerari.

Ezezkoa jaso ostean, Euskadiko Futbol Federazioak uste zuen UEFAko eta FIFAko kongresuak izan beharko liratekeela ofizialtasuna eskatzen duten selekzioei buruzko erabakia hartzeko organo eskudunak, ez horien batzorde exekutiboak

Atsekabetuta hartu dute FIFAren eta UEFAren erantzuna Euskadiko Futbol Federazioan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X