Iranek baztertu egin du Munduko Txapelketan parte hartzea, AEB eta Israelen eraso militarra dela eta
Iranek Belgika, Egipto eta Zeelanda Berriaren aurka jokatu behar zituen multzoen faseko hiru partidak Ameriketako Estatu Batuetan, horietako bi Los Angelesen eta beste bat Seattlen. Azaroan, Trumpek bermatu zuen jokalari eta teknikari irandarrek bisak izango zituztela AEBn sartzeko, baina ez haien zaleek.
Irango jokalariak Errusiaren aurkako lagunarteko partida bat jokatu aurretik, 2025eko urriaren 10ean, Volgograden. Argazkia: Europa Press
Ahmad Donyamali Irango Kirol ministroak baztertu egin du gizonezkoen selekzioak uda honetan Ameriketako Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon egingo den Munduko Futbol Kopan parte hartzea, AEBk eta Israelek otsailaren 28an egindako erasoaren ostean bizi duten gerra egoera dela eta.
Iranek multzoen faseko hiru neurketak jokatu behar zituen Belgika, Egipto eta Zeelanda Berriaren aurka AEBn, horietako bi Los Angelesen eta bestea Seattlen.
"Gobernu ustel honek gure buruzagia hil duenez, ez dago baldintzarik Munduko Kopan parte hartzeko, Iranen aurka hartutako neurri maltzurrak ikusita; izan ere, zortzi edo bederatzi hilabetean bi gerra inposatu dizkigute, eta milaka herritar hil dituzte. Beraz, ez dugu modu horretan parte hartzeko aukerarik", baieztatu du Donyamalik telebistan egindako elkarrizketa batean.
Ahmed Donyamiali, Irango Kirol ministroa
Zortzi edo bederatzi hilabetean bi gerra inposatu dizkigute, eta milaka herritar hil dituzte
Ordu batzuk lehenago, Donald Trump AEBko presidenteak Irango selekzioaren presentzia bermatu du Munduko Txapelketan, Gianni Infantino FIFAko presidenteak asteartean AEBko presidentearekin bildu ondoren. "Elkarrizketan, Trump presidenteak berretsi zuen Irango taldea, noski, ongi etorria dela txapelketan parte hartzera", esan du.
Azaroan, presidente estatubatuarrak bermatu zuen jokalari eta teknikari irandarrek bisak izango zituztela Estatu Batuetan sartzeko, baina ez zaleek, segurtasun nazionaleko arrazoiak argudiatuz.
Irakek bere lekua har lezake
Iranek 2026ko Munduko Txapelketatik alde egin izanak Asiako beste selekzio baten itxaropena piztu du: Irak. IZan ere, nazioarteko errepeskan aritzeko eskubidea irabazi zuen, baina ez dio toki bat ziurtatzen, lehiaketaren araudia anbiguoa baita.
Nolanahi ere, Asiako Konfederazioari emandako kupoari eutsiz gero (8.5 leku), Irakeko selekzioa izango litzateke ordezkoa, martxoaren 31n Monterreyn (Mexiko) Boliviaren eta Surinamen arteko finalerdiko irabazlearen aurka berraukerako norgehiagoka jokatu beharko lukeelako.
Kasu horretan, Arabiar Emirerri Batuetako taldeak aukera izan dezake, Iraken aurka galdu baitzuen Asiako play-offa. Iranek uko egin baino lehen, Irakek salatu zuen zer arazo dituen gerra dela eta berraukerako partida hori prestatzeko, eta horrek ere eragina izan dezake Emirerrien taldean.
"Aireko espazioaren itxieraren ondorioz, gure entrenatzailea, Graham Arnold, ezin da Arabiar Emirerri Batuetatik atera", salatu du asteazken honetan Irakeko futbol federazioak Instagramen.
"Gainera, hainbat enbaxada itxita daude une honetan, eta horrek galarazi egiten du hainbat jokalari profesionalek, teknikarik eta medikuk Mexikora sartzeko bisak lortzea", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Javi Lopez, utzita Feyenoordera
Realak eta Herbehereetako klubak akordioa itxi dute, hegalekoak Rotterdamen jarrai dezan hurrengo denboraldian.
Realak badaki dagoeneko Txapeldunen Ligako atariko kanporaketaren itzuliko partida noiz jokatuko duen
Txuri-urdinek irailaren 2an, asteazkenean, 19:00etan, Zubietan jokatuko dute neurketa erabakigarria.
Reala EH Kopako finalera, Eibar penaltietan garaituta
Realak Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia irabazi du Eibarren aurka. 90 minutuetan berdinduta maitu dute (1-1), hartara, penaltietan erabaki behar izan dute kanporaketako garailea. Azkenerako, txuri-urdinak nagusitu dira 4-1. Horrenbestez, Athletic izango du aurkari Donostiako taldeak datorren asteazkenean jokatuko den finalean.
Eibarrek 1-3 galdu du Tenerife igo berriaren aurka
Armaginek Liga hasiera kaskarra izan dute Ipuruan, eta, Bautistaren golak markagailua berdindu duen arren, Kanarietako taldea nagusi izan da eta partida irabazi du.
Aitor Mañas: “Ikaragarria izan da horrela hastea; gehiago nahi dugu”
Alavesek 3-0 irabazi dio Getaferi EA Sports Ligako lehen jardunaldian. Rodriguez, Mariano eta Tenaglia izan dira babazorroen golegileak. Aitor Mañas debutariak eta Tenagliak "hasiera sinestezin" hori bizi ahal izateko zelaian bat gehiago egoteak izan duen garrantzia azpimarratu dute.
Alavesek garaipen handia lortu du Getaferen aurka, gorenean hasteko (3-0)
Tenaglia, Mariano eta Mikel Rodriguezen golek garaipena eman diete babazorroei, Femenia kanporatu ostean lortutako nagusitasunaz baliatuta.
Athletic EH Kopako finalera, Alavesi 3-0 irabazita
Athleticek 3-0 menderatu du Alaves Amurrion jokatu den Euskal Herria Kopako lehen finalerdian. Zugasti, Valero eta Benitoren golek finalean sartu dute talde zuri-gorria. Aurkaria Real Sociedad eta Eibarren artean erabakiko da, igandean, Azkoitian.
Chelsearen eta Realaren arteko lagunartekoaren golak (3-1)
Realak 3-1 galdu du Chelsearen aurkako lagunartekoa. Rogersek eta João Pedrok egin dituzte etxekoen golak, azken honek bi sartu dituelarik. Aramburuk, berriz, Realekoa.
Olatz Rivera Olmedo euskal epaileak Bigarren Mailan debutatuko du
Horrela, 29 urteko bilbotarra gizonezkoen zilarrezko mailan partidak zuzenduko dituen bigarren emakumea izango da.
Zein partida jokatuko dituzte denboraldiaurrean Alavesek, Athleticek, Osasunak eta Realak?
2026-2027 denboraldiko EA Sports Liga abuztu erdialdean hasiko da; aurretik, uztailean eta abuztuko lehen hamabostaldian, Lehen Mailako taldeek hainbat lagunarteko partida jokatuko dituzte.