SANTANDER LIGA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elustondoren gol batek garaipena eman dio Realari Osasunaren aurkako derbian (1-0)

Donostiarrek hiru puntuak irabazi dituzte partida lehiatu batean.Imanolek aldaketa ugari egin ditu hasierako hamaikakoan.
REAL SOCIEDAD OSASUNA DERBI LE NORMAND NACHO VIDAL
18:00 - 20:00
Real Sociedad vs Osasuna (1-0): Santander Ligako laburpena, golak eta jokaldirik onenak

Realak atzean utzi ditu azken egunetako emaitza txarrak eta argi utzi du Laligan oso bizirik dagoela, Osasunaren aurka etxean jokatutako derbian garaipena lortuta. Nafarrak ez dira erasoan fin ibili eta aukerarik onenak partida galtzen izan direnean izan dituzte.

Imanolek ezustea eman du hasierako hamaikakoan aldaketa ugari eginda. Lehen zatian aukera gutxi izan dira, eta hutseko emaitzarekin iritsi dira atsedenaldira. Bigarren zatia hasi eta minutu gutxira, Aritz Elustondok neurketako gol bakarra egin du, korner batean hasitako jokaldian.

Osasuna banakoa lortzen saiatu da eta bi aukera oso argi izan ditu; bata, Riben Garciak egindako jaurtiketa batean (Remirok erantzun bikaina eman dio), eta bestea Nacho Vidalen aldetik, baina bere jaurtiketa kanpora joan da langa laztandu ostean.

Imanolek Mikel Oyarzabal zelairatu du eta txuri-urdinak erasokorrago aritu dira. Aurrelariak berak eta Elustondok aukera argiak izan dituzte markagailuko aldea handitzeko.

Azken minutuetan, Osasunak Reala estutu du, baina gola ez da iritsi. Azkenean, puntu bana, Reale Arenan gipuzkoarrek eta nafarrek jokatutako derbian.

Fitxa teknikoa

1 - Reala: Remiro; Gorosabel (Portu, 81. min), Elustondo Le Normand, Muñoz; Illarramendi (Zubimendi, 70. min) Merino, Silva; Djouahra (Sola, 70. min) Martín (Oyarzabal, 58. min) eta Isak (Sorloth, 70. min).

0 - Osasuna: Herrera; Nacho Vidal, David García, Cruz, Manu Sánchez (Cote, 81. min); Torró (Kike García, 63. min), Darko (Kike Barja, 72. min), Moncayola, Rubén García (Javi Martínez, 72. min), Chimy Ávila (Torres, 81. min) eta Budimir.

Golak: 1-0, 52. min: Elustondo.

Zure interesekoa izan daiteke

GR7047. NUEVA JERSEY (ESTADOS UNIDOS), 13/06/2026.- Marcos Marquinhos (i) de Brasil disputa el balón con Achraf Hakimi (2-i) de Marruecos este sábado, durante un partido del grupo C del Mundial de la FIFA 2026 entre Brasil y Marruecos en el estadio MetLife en Nueva Jersey (Estados Unidos). EFE/ Sebastiao Moreira
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Suitzak eta Qatarrek 1-1 berdindu dute, Brasilek eta Marokok gauza bera egin dute (1-1), Eskoziak 0-1 garaitu du Haiti, eta Australiak 2-0 Turkia

Ostegunean hasi zen 2026ko Munduko Futbol Txapelketako hasierako faseak partida parekatuak eta ezustekoak izan ditu orain arte. Qatarrek puntu bat lortu du Suitzaren aurka luzapenean (1-1), Brasilek eta Marokok berdinketa lortu dute (1-1), Eskoziak garaipen estua lortu du Haitiren aurka (0-1) eta Australiak ezustekoa eman du Turkia 2-0 garaituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X