Osasunak irabazi du Euskal Herria Txapela, Reala mendean hartuta
Osasunak irabazi du Euskal Herria Txapelaren bosgarren edizioa, Realari 1-3ko emaitzarekin irabazita ostiral honetan Irungo Stadium Galen jokatutako partida. Iaz txuri-urdinek irabazi zuten txapelketa, eta aurten Nafarroako taldea nagusitu da.
Gorritxoak izan dira nagusi neurketaren hasieran. Jagoba Arrasatek zuzentzen duen taldea erasokor zelairatu da, eta abagune argiak sortzea kosta zaion arren, arriskua eraman du aurkariaren ate ingurura. Talde gorritxoak gola sartzeko izan duen lehen aukera argia 17. minutuan iritsi da; Reala ez da ondo ibili defentsako lanean Osasunak ateratako kornerrean, Oier Sanjurjok errematea egin du bigarren zutoinean, eta baloia kanpora joan da oso gutxigatik. Reala ezinean ibili da lehen zatian. Osasunak ekinean jarraitu du, eta saria jaso du 32. minutuan: Budimirrek 0-1ekoa sartu du, gorritxoek falta azkar atera eta Nacho Vidalen erdiraketa sare barrura errematatuta. Txuri-urdinek huts egin duten defentsan, Remiro atezainaren eta Le Normanden arteko gaizki-ulertuaren ostean.
Talde gorritxoaren golaren ostean etorri da Realaren erantzuna; Bautistak area kanpotik jaurtiketa egin duen jaurtiketa kanpora joan da, aurkari batengan jo ostean. Jarraian, txuri-urdinen aldeko kornerrean Sergio Herrera atezainak gelditu egin du Aritz Elustondoren errematea. Horrenbestez amaitu da lehen zatia eta Osasuna gol bateko abantailarekin iritsi da atsedenaldira.
Bigarren zatiaren hasieran bigarren gola sartzeko aukera izan du Osasunak, baina Lucas Torroren jaurtiketa ona ez da sare barrura sartu, zutoina jo ostean. Atsedenaldiaren ostean izan duen lehen abagunean, Realak neurketa berdintzea lortu du; Sergio Herrera atezainak Barrenetxearen jaurtiketa desbideratu du, baloia solte geratu da area barruan eta Willian Josek banakoa jarrai du markagailuan (1-1), aldaratzea jaso ostean.
Pozak ez dio asko iraun Imanol Alguacilek zuzentzen duen taldeari, txuri-urdinek berdinketaren gola sartu eta hamaika minutu beranduago Osasunak 1-2koa sartu baitu Budimirren bidez. Ruben Garciak erdiraketa ona egin eta talde gorritxoko aurrelariak erremate bikaina egin du Remiro gaindituz.
Neurketa berdintzeko aukera ezin hobea izan du talde donostiarrak 76. minutuan, baina Le Normand ez da errematera iritsi Sergio Herrerak aurrea hartu eta baloia desbideratu duelako. Bi minutu beranduago, ordea, Osasunak kontraerasoa antolatu eta Jaumek gola sartu du (1-3) area kanpotik jaurtiketa gurutzatua egin eta Remiro gaindituta.
Azken txanpan saiatu da Reala desabantaila murrizten, baina Osasunak ondo eutsi dio, eta Euskal Herria Txapela irabazi du.
Fitxa teknikoa:
1 - Reala: Remiro; Gorosabel, Aritz, Le Normand, Muñoz; Turrientes, Navarro, Merquelanz; Bautista, Barrenetxea eta Willian Jose. Bigarren zatian zelairatu dira: Garrido, Nais, Roberto Lopez eta Lobete.
3 - Osasuna: Herrera; Nacho Vidal, Unai Dufur, David Garcia; Torro, Oier, Darko; Kike Barja; Ruben Garcia, Budimir eta Barbero. Bigarren zatian zelairatu dira: Kike Garcia, Iñigo Perez, Torres, Ramalho eta Jaume.
Golak: 0-1, 32. min: Budimir. 1-1, 53. min: Willian Jose. 1-2, 64. min: Budimir. 1-3, 80. min: Jaume.
Zure interesekoa izan daiteke
Eibarrek Unai Elgezabal aurkeztu du: “Badakit hemengo jokalarien maila oso ona dela”
Erdiko atzelaria talde armaginera bueltatu da; azken bi denboraldiak Levanten eman ditu. Ipuruan izan da aurkezpena, ostegunean.
Zein partida jokatuko dituzte denboraldiaurrean Alavesek, Athleticek, Osasunak eta Realak?
2026-2027 denboraldiko EA Sports Liga abuztu erdialdean hasiko da; aurretik, uztailean eta abuztuko lehen hamabostaldian, Lehen Mailako taldeek hainbat lagunarteko partida jokatuko dituzte.
Osasunak denboraldiaurreko lehen porrota jaso du Napoliren aurka, Italian (2-1)
Italiako taldearen aldeko lehendabiziko gola Mateo Politanok sartu du, 27. minutuan. Atsedenalditik bueltan, 53. minutuan, Lorenzo Luccak bigarrena egin du. Osasunaren gol bakarra penaltiz iritsi da. Ante Budimirrek, 69. minutuan, bete-betean asmatu du hamaika metroetatik.
Eibarrek Unai Elgezabal fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Erdiko atzelari bizkaitarra Levante taldetik iritsi da Eibarrera. Elgezabalek, 33 urtekoa bera, esperientzia du talde armaginean; izan ere, duela hamar urte ere aritu zen bertan. Gainera, Angel Tronchok ez du jarraituko Jokin Aranbarriren taldean.
Zaleak, hunkituta, azken agurra eman diote Franco Baresi kapitainari, Milanen
Futbol munduko hainbat aurpegi ezagun eta milaka zale bildu dira San Anbrosioko basilikan, Milanen kapitain ohi ospetsuari azken agurra emateko. 66 urte zituela hil zen, uztailaren 31n, gaixotasun baten ondorioz.
Emma Moreno Eibarrera itzuli da, Atletico Madrilek utzita
Madrildarra joan den udan iritsi zen lehen aldiz talde armaginera, 19 urtez azpiko Europako txapeldun izan ondoren. Guztira, 29 partidatan parte hartu zuen iragan denboraldian, eta 1.500 minututik gora jokatu zituen.
Leire Bañosek eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi du
Irungo erdilariak min hartu zuen iragan larunbatean Luancon, Deportivo Abancaren aurka, denboraldiaurreko lehen norgehiagokan. Berdegunea utzi zuen neurketa hasi eta bi minutura.
F Liga abuztuaren 29an hasiko dute Realak eta Eibarrek eta 30ean Athleticek eta Alavesek
Abuztuaren 29an, larunbatean, talde txuri-urdinak Logroño United hartuko du, eta talde armaginak, Espanyol. Bestalde, lehoiek FC Badalona izango dute aurkari etxean, hilaren 30ean, igandean, eta Alavesek, Valentzia.
Miguel Rodriguez: “Entrenatzaileak eskatutako postuan, eroso izango naiz: bigarren aurrelari, eskuineko hegalean…”
Alavesen fitxaketa berria Herbehereetako Utrecht taldetik iritsi da Gasteizera, eta astelehenean aurkeztu dute. Miguel Rodriguezek ilusio handia du euskal taldean aritzeko aukeragatik.
Mikel Vesgak Athletic utzi eta Almerian jokatuko du datozen hiru denboraldietan
Gasteiztar erdilariak 9 denboraldi eman ditu Bizkaiko klubean, eta Lehen Mailara itzultzeko helburua duen Andaluziako taldean arituko da hemendik aurrera.