Paraguai
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amorebietak aurkari bati kosk egin zion buruan

Athleticeko jokalari ohiak Cerro Porteño eta Olinpia taldeen arteko partidan eraso zion aurkariari, eta txartel gorria erakutsi zioten zuzenean.
Amorebieta, Cerro Porteñoko jokalaria
Amorebieta, Cerro Porteñoko jokalaria

Asuncioneko Manuel Ferreira futbol-zelaian jokatu zen Paraguaiko partida handiena, Olinpia eta Cerro Porteño taldeen atekoa, Ligako 17. jardunaldiko neurketa, han zuzen ere.

Partidaren 83. minutuan, Cerro Porteño taldeko Fernando Amorebietak kosk egin zion buruan Camachori. Guztien harridurarako, baina, Athleticeko jokalari ohia ez ezik, Olinpia taldeko aurrelaria ere egotzi zuen epaileak, txartel gorria erakutsita.

Publizitatea
X
Publizitatea
X