Barakaldo, garaile Real Unionen aurkako derbian
Zure interesekoa izan daiteke
Ingalaterrak, Ghanak eta Kolonbiak garaipena lortu dute, Munduko Txapelketako multzo faseko lehen jardunaldiko azken partidetan
L multzoan, Ingalaterrak Kroazia menderatu du, 4-2, eta Ghana, Iñaki Williams aulkian izan dela, Panamari gailendu zaio, 1-0; K multzoan, Kolonbiak Uzbekistan hartu du mendean, 1-3. Ostegunean eta ostiral goizaldean, txapelketako bigarren jardunaldia hasiko da, A eta B multzoetako partidak jokatuko baitituzte.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Portugalek eta Cristianok ezin izan dute estreinakoan Kongoko ED sendoa menderatu (1-1)
Yoane Wissak Kongoko Errepublika Demokratikoaren gola buruz sartu du atsedenaldia baino lehen, eta Portugalgo selekzioak garaitzea eragotzi du. Portugalen gola Joao Nevesek egin du, Houstonen, neurketako 6. minutuan.
Realak, Athleticek, Alavesek eta Osasunak 2026ko denboraldiaurrean jokatuko dituzten partida guztiak
2026-2027 denboraldiko EA Sports Liga abuztu erdialdean hasiko da; aurretik, uztailean eta abuztuko lehen hamabostaldian, Lehen Mailako taldeek hainbat lagunarteko partida jokatuko dituzte.
Beñat San Josek Eibarren entrenatzailea izateari utziko dio, eta Rayo Vallecanok fitxatuko du
Gipuzkoako taldeko entrenatzaileak, duela bi aste, talde armaginarekin berritu zuen, baina, EITBk jakin du Madrilgo taldearen entrenatzaile izango dela, Iñigo Perezen ordez.
Leo Messik Miroslav Kloserekin berdindu du, Munduko Txapelketako historiako golegilerik onenetako lehen postuan
Argentinako selekzioko futbolariak, asteazkenean Aljeriaren aurka sartu dituen hiru golak zenbatuta, 16 daramatza, bere kirol-ibilbidean jokatu dituen sei Munduko Txapelketetan. Ekainaren 24an 39 urte beteko ditu, eta gutxienez beste bi partida ditu, Austria eta Jordania aurkari, Klose atzean uzteko.
Argentinak, Messik hiru gol sartuta, Aljeria menderatu du (3-0); Norvegia Iraki gailendu zaio (1-4), eta Austriak Jordania gainditu du (3-1), Munduko Txapelketan
Leo Messik historia egin du, indarreko txapeldunaren aurreneko partidan; izan ere, hiru gol eginda, Miroslav Klose alemaniarrarekin berdindu du, Munduko Txapelketako golegile historiko handienen lehenengo postuan. Irak-Norvegia neurketan, Erling Haalandek bi gol sartu ditu.
Mbapperen eta Barcolaren golek garaipena eman diote Frantziari Senegalen aurka (3-1)
94. minutuan, Ibrahim Mbayek sartu du Senegalen gol bakarra, 2-1ekoa orduan, baina Mbappek hurrengo jokaldian 3-1ekoa egin du, eta norgehiagoka erabakita utzi. Gainera, gol horrekin Frantziako historiako golegilerik onena da.
Eibarrek 2027ra arte berritu du Juan Bernat
Talde armaginak eta Valentziako hegalekoak akordioa lortu dute kontratua denboraldi batez luzatzeko.
Astralaga, Gara, Amaia Martinez, Artero eta Iribarren Athleticera itzuliko dira, utzita ibili eta gero
Iragan denboraldian F Ligako taldeetan utzita jokatu zuten bost jokalariek. Guztiek, Amaia Martinezek izan ezik (2028), 2027ra arte dute kontratua.