Zauri arinak izan ditu
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Marcelinok istripua izan du bere autoak basurde batekin talka eginda

Gertaera larunbatean gertatu da, 23:30ak aldera, autobideko 124. Kilometroan, Bilboko noranzkoan.
Marcelino, Valentziako entrenatzailea. Argazkia: Efe.
Marcelino, Valentziako entrenatzailea. Argazkia: Efe.

Marcelino Toral Valentziako entrenatzaileak zauri arinak izan ditu AP-68 autobidean izandako auto-istripuaren ondorioz. Marcelinok basurde bat jo du autoarekin, Logroño inguruan.

Larrialdietako zerbitzuek Efe agentziari adierazitakoaren arabera, istripua larunbateko 23:30ak aldera gertatu da, autobideko 124. Kilometroan, Bilboko noranzkoan.

Garcia Toral autoa gidatzen ari zen, eta berarekin batera emaztea eta ama zihoazen. Amak, 81 urteko emakumeak, zauri larriak izan ditu.

Istripua gertatu den tokira Errioxako osasun Zerbitzuko langileak joan dira, Logroñoko Udaleko suhiltzaileekin, Guardia Zibilarekin eta AP-68ko zerbitzuekin batera.

Kolpearen ondorioz, basurdea hil egin da eta Marcelino eta ama San Pedro ospitalera eraman dituzte.

Valentzia taldeak jakitera eman duenez, entrenatzaileari senda agiria eman diote, zauri arinak dituelako.

Entrenatzaileak eta bere familiakoek "susto galanta" hartu dutela adierazi du klubak, baina ondo daude eta Gabonak Gijonen duten etxean igaroko dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Carrera-gol-Aston-Villa-Real-Sociedad-pretemporada
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Realak Aston Villari irabazi dio, Ingalaterran, eta denboraldiaurrean galdu gabe jarraitzen du (2-4)

Talde txuri-urdinaren golak Carlos Soler, Orri Oskarsson, Gorka Carrera eta Iñaki Ruperezek sartu dituzte. George Hemmings eta Brian Madjo izan dira ingelesen golegileak. Norgehiagoka Walsalleko (Ingalaterra) Pallet-Track Bescot zelaian jokatu da, 9.000 bat zaleren aurren. Bi taldeak atsedenaldira banakoarekin joan dira, eta gainerako golak bigarren zatian heldu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X