Alaves Bartzelona Bren aurka hondoratu da (2-1)
Alavesek Miniestadi zelaian galdu du, Bartzelona Bren aurka, eta jaitsiera postuetan hondoratu da. Arabako taldea 59. minutuan jarri da aurretik, Stevanovici golari esker, baina Sandro Ramirezen burukada batek, 70.ean, eta Denis Suarezen gol izugarri batek, Leo Messiren estiloan, 85.ean, partida irauli dute.
Alaves ez da gai izan hasierako aldea defendatzeko, eta Bartzelona Bk azken zatian lortu du emaitzari vuelta ematea. Alaves azkenaurreko postuan dago Adelante Ligako sailkapenean.
FITXA TEKNIKOA
Bartzelona B: Masip; Patric, Sergi Gómez, Ié, Planas; Ilie (Munir, m.63), Bedia, Denis Suárez; Adama, Sandro Ramírez (Dani Nieto, m.80) eta Dongou (Samper, m.46).
Alaves: Goitia; Medina, Samuel, Jarosik (Tejera, m.85), Nano; Beobide, Manu García, Emilio Sánchez (Quiroga, m.85); Stevanovic, Raúl García eta Viguera
Golak: 0-1, m.59: Stevanovic. 1-1, m.70: Sandro Ramírez. 2-1, m.85: Denis Suárez.