Eibarrek, ezin Mallorcaren aurka
Eibarrek 0-1 galdu du Mallorcaren aurka Ipuruan. Partida oso parekatua izan da, eta Alfarok 61. minutuan sartutako golak erabaki du lehia.
Partidako lehen minutuak oso parekatuak eta lehia bizikoak izan dira, baina bi taldeetako bat ere ez da abagune argiak sortzeko gai izan. Hamabosgarren minututik aurrera Eibar izan da baloiaren jabe, baina ez du gol aukera argirik sortu eta Mallorca eroso egon da defentsako lanean. Lehen zatia golik gabe bukatu da (0-0).
Bigarren zatia irekiagoa izan da, eta bi taldeek abagune argiagoak izan dituzte. Lehena Eibarrek izan du, baina Miño atezainak gola eragotzi du gelditu bikaina egin ostean. Jarraian etorri da Mallorcaren erantzuna. Alfarok abagune argia huts egin du atepean egindako errematea kanpora bidalita. Gola gertu izan du Alfarok eta abagune argi horretan pentsatzeko aukerarik gabe, Mallorcako jokalariak beste aukera bat izan du, eta bigarren honetan ez du barkatu. Alfarok 0-1ekoa sartu du 61. minutuan.
Gola hartu ostean, Eibarrek berdinketaren bila jo du, eta izan du banakoa lortzeko abaguneren bat. Jotaren errematea, guratzatuegi kanpora joan da 76. minutuan, baina armaginek izan duten abagune argiena 84. minutuan etorri da; Txema Añibarrok area barruan baloia jaso, buelta erdia eman eta bere jaurtiketa gutxigatik kanpora joan da. Azkenean, Eibarrek ezin izan du partida berdindu eta Mallorcak eraman ditu hiru puntuak.
Fitxa teknikoa:
0 - Eibar: Xabi Iruretagoiena; Lillo, Añibarro, Albentosa, Yuri; Errasti, Dani Garcia (Diego Rivas, 61. min); Eizmendi (Urko Vera, 61. min), Arruabarrena (Jota Peleteiro, 69. min), Gilvan Gomes; eta Morales.
1 - Mallorca: Mino; Ximo, Nunes, Geromil, Kevin; Thomas, D. Bigas; Nsue, Alfaro (Víctor Casadesús, 85. min), Alex Moreno (Antonio Lopez, 90. min); eta Geijo (Gerard, 77. min).
Gola: 0-1. 61. min. Alfaro.
Epailea: Mario Melero Lopez.
Zure interesekoa izan daiteke
Reala hondoratu egin da azken minutuetan Atleticoren aurka (0-3)
Partida osoan zehar aurkariari aurre egin ondoren, 84. minutuan egindako penalti batek gidoia erabat aldatu du, 10 minututan hiru gol jasoz.
Valentziak Corberan eta Gourlay kaleratu ditu, eta egungo kirol egitura hautsi du
Valentzia EA Sports Ligako azken sailkatua da gaur egun, bost partidatan puntu bakarra lortu ondoren.
Aitor Mañasek alta jaso du, Racingen aurka garuneko kommozioa izan eta gero
Harrobiko jokalariak bere taldeak Valentziaren eta Athleticen aurka jokatuko dituen partidak galduko ditu, eta denborak argituko du hurrengo partidetak jokatzeko moduan izango den.
Realak krisian jarraitzen du eta Teneriferekin berdindu du (1-1)
Realak garaipenik gabe jarraitzen du denboraldi honetan, F Moeve Ligako 3. jardunaldian Teneriferen aurka 1-1 berdindu baitu. Ainoa Campok aurretik jarri ditu txuri-urdinak, baina Eva Vergesek markagailua berdindu du azken minutuetan.
Guallarrek garaipena eman dio Alavesi Granadaren aurka (1-0)
Ainhoa Guallarrek lehen zatiko denbora erantsian sartutako golari esker Alaves Gloriosasek Granada mendean hartu du igande honetan eta denboraldiko bigarren garaipena lortu du Mendizorrotzan.
Galarreta: “Galtzen hasi ondoren, puntu bat ondo dago"
Athleticeko jokalariak larunbat honetan Elxen aurka lortutako berdinketaz (1-1) hitz egin du, San Mamesen jokatu den EA Sports Ligako bosgarren jardunaldiko partidan.
Athleticek puntu bat berreskuratu du Elxen aurka (1-1)
Buonanottek penaltiz aurreratu du talde andaluziarra, baina Chustek bere atean sartutako gol batek markagailua berdindu du euskal taldeari puntu bat emateko.
Ruben Garcia: “Lehen minutuak kaotikoak izan dira"
Osasunako jokalariak Espanyolen aurka jasotako porrotari buruz hitz egin du (0-2) Sadarren, EA Sports Ligako bosgarren jardunaldian. Autokritika egin du izan duten partida hasiera kaskarraz.
Sanchez Flores: “Ondo lehiatu gara, baina ez du eman"
Alaveseko entrenatzaileak Racingen aurka jasotako porrotari buruz hitz egin du (2-1) larunbat honetan, EA Sports Ligako 5. jardunaldiko partidan. Oso partida parekatua izan dela nabarmendu du, eta xehetasun txikiengatik erabaki dela.
Sanseren joak Andorra menderatu du (1-3)
Donostiako filiala zehaztasunez, potentziaz eta erasoetan zuzen aritu da lehen zatian, eta azkar ziurtatu du garaipena.