Hirugarren garaipena jarraian Eibarrentzat
Eibarrek hirugarren garaipena jarraian lortu du ligan, Zaragozari 3 eta 2 irabazita. Aragoiko taldeak, hala ere, kontra zituzten bi golak berdintzea lortu du eta ezustea ematear izan da.
Armaginek lehen zati ona jokatu dute, Zaragoza baino gehiago izan dira, nahiz eta kanpotarrak azken lau partidetan porrotik jaso gabe iritsi diren Ipuruara.
Etxekoen lehen gola Alain Eizmendik egin du 23. minutuan, Leo Franco atezainaren alderaketa aprobetxatuta.
Bigarrena, berriz, Arruabarrenak sartu du atsedenaldirako bi minuturen faltan.
Atsedenaldiaren ondoren, Zaragozak aldea murriztea lortu du Raul Navasek bere atean sartutako golari esker.
Binakoa handik minutu gutxira iritsi da: Cidonchak egin du, ezkerretik jasotako pasea kontrolatuta.
Eibartarrek, hala ere, ez dute etso, eta 77. minutuan garaipenaren gola lortu dute: Arruabarrenak egin du, atezainaren urrunketa kaskarrari etekina aterata.
Fitxa teknikoa:
3 - Eibar: Xabi Iruretagoiena; Lillo, Raúl Navas, Albentosa, Yuri; Diego Rivas, Dani García; Capa (Urko Vera, 71 min.), Arruabarrena (Errasti, 80 min), Eizmendi (Gilvan Gomes, 71 min); eta Morales.
2 - Real Zaragoza: Leo Franco; Fernández, Alvaro, Paredes, Abraham; Acevedo, José Mari; Roger (Cidoncha, 46 min), Barkero (Diego Suárez, 59 min), Víctor R. (Jorge Orti, 79 min); eta Angelo Henríquez.
Golak: 1-0. 23 min. Eizmendi; 2-0. 43 min. Arruabarrena; 2-1. 61 min. Raúl Navas (bere atean); 2-2. 70 min. Cidoncha; 3-2. 77min. Arruabarrena.
Zure interesekoa izan daiteke
Luken Beitia: “Penaltira arte partida ona egin dugu”
Luken Beitia Realeko jokalariak taldeak penaltira arte egindako partida ona nabarmendu du.
Reala hondoratu egin da azken minutuetan Atleticoren aurka (0-3)
Partida osoan zehar aurkariari aurre egin ondoren, 84. minutuan egindako penalti batek gidoia erabat aldatu du, 10 minututan hiru gol jasoz.
Valentziak Corberan eta Gourlay kaleratu ditu, eta egungo kirol egitura hautsi du
Valentzia EA Sports Ligako azken sailkatua da gaur egun, bost partidatan puntu bakarra lortu ondoren.
Aitor Mañasek alta jaso du, Racingen aurka garuneko kommozioa izan eta gero
Harrobiko jokalariak bere taldeak Valentziaren eta Athleticen aurka jokatuko dituen partidak galduko ditu, eta denborak argituko du hurrengo partidetak jokatzeko moduan izango den.
Realak krisian jarraitzen du eta Teneriferekin berdindu du (1-1)
Realak garaipenik gabe jarraitzen du denboraldi honetan, F Moeve Ligako 3. jardunaldian Teneriferen aurka 1-1 berdindu baitu. Ainoa Campok aurretik jarri ditu txuri-urdinak, baina Eva Vergesek markagailua berdindu du azken minutuetan.
Guallarrek garaipena eman dio Alavesi Granadaren aurka (1-0)
Ainhoa Guallarrek lehen zatiko denbora erantsian sartutako golari esker Alaves Gloriosasek Granada mendean hartu du igande honetan eta denboraldiko bigarren garaipena lortu du Mendizorrotzan.
Galarreta: “Galtzen hasi ondoren, puntu bat ondo dago"
Athleticeko jokalariak larunbat honetan Elxen aurka lortutako berdinketaz (1-1) hitz egin du, San Mamesen jokatu den EA Sports Ligako bosgarren jardunaldiko partidan.
Athleticek puntu bat berreskuratu du Elxen aurka (1-1)
Buonanottek penaltiz aurreratu du talde andaluziarra, baina Chustek bere atean sartutako gol batek markagailua berdindu du euskal taldeari puntu bat emateko.
Ruben Garcia: “Lehen minutuak kaotikoak izan dira"
Osasunako jokalariak Espanyolen aurka jasotako porrotari buruz hitz egin du (0-2) Sadarren, EA Sports Ligako bosgarren jardunaldian. Autokritika egin du izan duten partida hasiera kaskarraz.
Sanchez Flores: “Ondo lehiatu gara, baina ez du eman"
Alaveseko entrenatzaileak Racingen aurka jasotako porrotari buruz hitz egin du (2-1) larunbat honetan, EA Sports Ligako 5. jardunaldiko partidan. Oso partida parekatua izan dela nabarmendu du, eta xehetasun txikiengatik erabaki dela.