Bartzelona eta Real Madril, denboraldiko lehen erronkaren aurrean
Bartzelonak eta Real Madrilek Espainiako Superkopako joaneko partida jokatuko dute gaur Camp Nou zelaian (22:30ean). Kopako txapelduna eta Ligako irabazlea, nor baino nor ariko dira.
Barçan aldekate ugari egon dira. Pep Guardiola ez da jada lehen taldeko entrenatzailea, eta errelebua Tito Vilanovak hartu du. Keita moduko jokalari garrantzitsu bat ere joan egin da, baina bere ordez Alex Song fitxatu dute. Real Madrilen, ordea, ez da aldaketa askorik egon. Luka Modricen zain dago talde madrildarra, eta Morata lehen taldeko jokalaria izatera pasako dela da berritasun nagusia. Pepe baja izango da Ligako partidan hartu zuen kolpetik ez baita sendatu.
Iazko Superkopan, istiluak egon ziren bi taldeen artean. Mourinhok eta Vilanovak liskar tamalgarria izan zuten, baina badirudi, aurtengoan ez dela horrelakorik gertatuko. Bi entrenatzaileak, lasaiago daude. Vilanova eta Mourinho zigortuak izan ziren, baina Federazioak zigorra kentzea erabaki zuen. Ondorioz, biak aulkian egongo dira.
Ustezko hamaikakoak:
Bartzelona: Valdes; Alves, Pique, Mascherano, Jordi Alba; Busquets, Xavi, Cesc Fabregas; Iniesta, Messi eta Alexis Sánchez.
Real Madril: Casillas; Arbeloa, Raul Albiol, Sergio Ramos, Coentrao; Khedira, Xabi Alonso; Di María, Özil, Cristiano Ronaldo eta Benzema.
Epailea: Clos Gomez.
Zelaia: Camp Nou.
Ordua: 22.30.
Zure interesekoa izan daiteke
Jagoba Arrasate: “Porrot oso mingarria izan da; burua altxatu behar dugu, akatsak zuzendu”
Deportivok markagailua irauli du Osasunaren aurka, eta gorritxoek ezinean jarraitzen dute etxetik kanpo (2-1)
Oyarzabal, penaltiari buruz: “Epaileak oso azkar baieztatu digu penaltia zela"
Iñaki Williams, penaltiari buruz: “Nicok esan dit penalti argia zela"
Athleticek indarra hartu du San Mamesen Realaren aurkako derbia irabazteko (2-1)
Iribarrek eta Kortabarriak 1976ko ikurrinaren irudi ikonikoa ekarri dute gogora San Mamesen
Jagoba Arrasate, Deporren aurkako partidaren atarian: “Aurkariak mehatxua sentitzea behar dugu”
Alavesek eta Realak puntuak banatu dituzte Mendizorrotzan (1-1)