Hirugarren Maila: Reala B, Amorebieta eta Portu, igoeraren bila
Hirugarren Maila azken txanpan sartu da. Jada, bi ihardunaldi bakarrik falta dira Liga bukatzeko IV. eta XV. multzoetan.
IV. multzoan hiru talde matematikoki sailkatu dira Bigarren B Mailara igotzeko play-offa jokatzeko. Reala B (liderra 71 punturekin), Amorebieta (bigarren 67 punturekin) eta Portugalete (hirugarren 66 punturekin) dira hiru talde horiek. Igoera fasea jokatzeko aukera ematen duen laugarren postuan dago une honetan Elgoibar 61 punturekin, baina Beasain (60 puntu) eta Gernika (59 puntu) ere saiatuko dira Liga laugarren postu horretan bukatzen.
Sailkapenaren behealdean Salvatierrak eta Retuertok maila galduta dute eta Aretxabaleta dago jaitsiera postuan 39 punturekin. Puntu berdinekin, baina jaitsieratik kanpora dago Lagun Onak. Sestaok maila galdu dezake asteburu honetan eta horrek hiru talde beharrean lau jaistea ekarriko luke.
XV. multzoan ere hiru talde sailkatu dira igoerako play-offa jokatzeko: Tudelano (liderra 86 punturekin), Peña Sport ( bigarren 76 punturekin) eta Atletico Cirbonero (hirugarren 66 punturekin). Laugarren postuan dago une honetan Iruña 63 punturekin, baina Mutilvera puntu bakarrera dago (62 puntu) eta bi talde hauetako bat bakarrik sartuko da igoerako fasean.
Sailkapenaren behealdean Coretsek maila galdu zuen orain aste batzuk. Jaitsieran daude Atletico Valtierrano 32 punturekin eta Huarte 33 punturekin. Zarramonza 34 punturekin jaitsiera posteuatik at dago momentuz, baina azken unera arte borrokatu beharko du. Peña Azagresa eta Murchante ere ezin daitezke erlaxatu. 15. eta 16. postuetan daude 37na punturekin, jaitsieratik lau puntura.
36. ihardunaldiko emaitzak IV. multzoan :
AMOREBIETA 3 - 0 BASCONIA
ARENAS GETXO 0 - 0 GERNIKA
SANTURTZI 2 - 2 ZALLA
REAL SOCIEDAD B 4 - 1 C. DURANGO
LAUDIO 2 - 1 LAGUN ONAK
RETUERTO SPORT 1 - 3 ZAMUDIO
EIBAR B 3 - 2 BEASAIN
ARETXABALETA 0 - 0 PORTUGALETE
SALVATIERRA 1 - 4 AMURRIO
LEIOA 1 - 2 ELGOIBAR
36. ihardunaldiko emaitzak XV. multzoan :
VALLE EGÜES 1 - 2 IRUÑA
LOURDES 2 - 3 PEÑA AZAGRESA
SAN JUAN 1 - 0 CORTES
RIVER EGA 1 - 1 CHANTREA
PEÑA SPORT 3 - 1 PAMPLONA
ALUVION 2 - 1 HUARTE
ZARRAMONZA 3 - 2 OBERENA
U. MUTILVERA 2 - 0 AT. CIRBONERO
AT. VALTIERRANO 0 - 1 TUDELANO
MURCHANTE 0 - 2 AOIZ
Zure interesekoa izan daiteke
Luken Beitia: “Penaltira arte partida ona egin dugu”
Luken Beitia Realeko jokalariak taldeak penaltira arte egindako partida ona nabarmendu du.
Reala hondoratu egin da azken minutuetan Atleticoren aurka (0-3)
Partida osoan zehar aurkariari aurre egin ondoren, 84. minutuan egindako penalti batek gidoia erabat aldatu du, 10 minututan hiru gol jasoz.
Valentziak Corberan eta Gourlay kaleratu ditu, eta egungo kirol egitura hautsi du
Valentzia EA Sports Ligako azken sailkatua da gaur egun, bost partidatan puntu bakarra lortu ondoren.
Aitor Mañasek alta jaso du, Racingen aurka garuneko kommozioa izan eta gero
Harrobiko jokalariak bere taldeak Valentziaren eta Athleticen aurka jokatuko dituen partidak galduko ditu, eta denborak argituko du hurrengo partidetak jokatzeko moduan izango den.
Realak krisian jarraitzen du eta Teneriferekin berdindu du (1-1)
Realak garaipenik gabe jarraitzen du denboraldi honetan, F Moeve Ligako 3. jardunaldian Teneriferen aurka 1-1 berdindu baitu. Ainoa Campok aurretik jarri ditu txuri-urdinak, baina Eva Vergesek markagailua berdindu du azken minutuetan.
Guallarrek garaipena eman dio Alavesi Granadaren aurka (1-0)
Ainhoa Guallarrek lehen zatiko denbora erantsian sartutako golari esker Alaves Gloriosasek Granada mendean hartu du igande honetan eta denboraldiko bigarren garaipena lortu du Mendizorrotzan.
Galarreta: “Galtzen hasi ondoren, puntu bat ondo dago"
Athleticeko jokalariak larunbat honetan Elxen aurka lortutako berdinketaz (1-1) hitz egin du, San Mamesen jokatu den EA Sports Ligako bosgarren jardunaldiko partidan.
Athleticek puntu bat berreskuratu du Elxen aurka (1-1)
Buonanottek penaltiz aurreratu du talde andaluziarra, baina Chustek bere atean sartutako gol batek markagailua berdindu du euskal taldeari puntu bat emateko.
Ruben Garcia: “Lehen minutuak kaotikoak izan dira"
Osasunako jokalariak Espanyolen aurka jasotako porrotari buruz hitz egin du (0-2) Sadarren, EA Sports Ligako bosgarren jardunaldian. Autokritika egin du izan duten partida hasiera kaskarraz.
Sanchez Flores: “Ondo lehiatu gara, baina ez du eman"
Alaveseko entrenatzaileak Racingen aurka jasotako porrotari buruz hitz egin du (2-1) larunbat honetan, EA Sports Ligako 5. jardunaldiko partidan. Oso partida parekatua izan dela nabarmendu du, eta xehetasun txikiengatik erabaki dela.