ETXERA ITZULIKO DA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jon Ander Iribar Bidasoa Irunera itzuli da

Jokalaria BM Zaragozan zegoen utzita eta Alex Mozasen taldeak berreskuratze-klausula aktibatu du, Aragoiko klubarekin zuen akordioan aurreikusita zegoena.

Jon Ander Iribar, Bidasoa Irun
Jon Ander Iribar Bidasoa Irunera itzuliko da. Argazkia: Bidasoa Irun.

Jon Ander Iribar Bidasoa Irunera bueltatu da BM Zaragozan utzita egon eta gero. Klub irundarrak utzita joateko akordioan jasotako berreskuratze-klausula gauzatzea erabaki du eta jokalaria prest dago gaurtik Alex Mozasen taldearekin entrenatu eta partidako jokatzeko.

Bidasoak adierazi duenez, “klubak kontratuan jasotako aukera hori aktibatzea erabaki du, taldearen kirol-beharrei erantzunez, eta Bidasoaren egituran hezitako eta taldearen dinamika ezagutzen duen jokalari bat berriro taldean izateko helburuarekin”.

Horrekin batera, “Jon Anderrek ilusio handiz ekingo dio CD Bidasoara itzultzeari, eta konpromiso osoa erakutsiko du ahalik eta azkarren taldearen zerbitzura jartzeko, denboraldiko hurrengo erronkei aurre egiteko”, gehitu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X