Bidasoak Glogown irabazi egin du, 28-35, eta EHF Europako Ligako hurrengo faserako sailkatu da
Bidasoa Irunek Chrobry Glogow hartu du mendean, 28-35, 2024-25 denboraldiko EHF Europako Ligako multzo faseko bosgarren jardunaldian, D multzoan, Ryszarda Matuszaka pabiloian, Glogown, Polonian, astearte gauean. Horrenbestez, Bidasoak txapelketako hurrengo faserako sailkatzea lortu du, alegia, txanda nagusirako sailkatzea. Taldeek multzotan banatuta jokatuko dute txanda hori ere; D multzoan, Bidasoarekin batera, Ystads IF taldea sailkatu da, eta, hain zuzen ere, datorren asteartean, Artalekun, multzo fase honetako seigarren eta azken jardunaldian, Bidasoa eta Ystads IF arituko dira nor baino nor gehiago. Partida horretan jokoan izango diren bi puntuek hurrengo fasean balio izango dute.
Hala, Bidasoak neurketako lehenengo hiru golak sartu ditu, eta aurreneko zatian une oro ibili da aurretik markagailuan. Alex Mozasen gizonek ordena eta sendotasuna izan dituzte defentsan, eta erasoan meritu handiko jokaldiak egin dituzte. Chrobry Glogow kontrolpean hartuta, eta garaipena eskuratu nahi zuela ondo baino hobeto erakutsita, Gipuzkoako taldea 10-17 ari zen irabazten atsedenaldian. Gorka Nietok eta Esteban eta Rodrigo Salinasek hiruna gol sartu dituzte, Bidasoan beste inork baino gehiago.
Bigarren zatian, Bidasoak estutasunik gabe eutsi dio erdietsitako aldeari, eta, gainera, ondorengo egunetan jokatu beharko dituzten partida gogorrei begira, indarrak gorde ahal izan ditu. Norgehiagokaren amaieran, 28-35eko emaitza izan da. Orain, datorren asteartean, Artalekun jokatuko duten neurketa EHF Europako Ligako txanda nagusikoa balitz bezalakoa izango da, ia-ia. Bide batez, Bidasoak bi puntu ditu bermatuta txanda horretan, multzo fase honetako bigarren jardunaldian Ystads IFen etxean irabazi baitzuen.
Fitxa teknikoa
28 - Chrobry Glogow: Stachera, Derevlankin (atezainak); Adamski, Grabowski (7, 3 penaltiz), Hajnos, Jamiol (1), Kosznik, Dadej, Matuszak (2), Mosiolek (3), Paterek (3, 2 penaltiz), Skiba (1), Styrcz, Zieniewicz (6), Strelnikov (5), Orpik.
35 - Bidasoa Irun: Skrzyniarz, Leo Maciel (atezainak); Tao Gey-Emparan (1), Matheus da Silva, Rodrigo Salinas (4), Esteban Salinas (5), Dariel Garcia (1), Boskos (2), Gorka Nieto (2, penaltiz), Zabala (2), Jevtic, Asier Nieto (4), Mujika (5, 2 penaltiz), Asier Iribar (4), Pedro Pacheco (2), Gastaminza (3).
Epaileak: Georgios Panayides eta Marios Andreou (Zipre).
Incidencias: Glogowko Ryszarda Matuszaka pabiloiako edukieraren erdia bete dute zaleek.
Zure interesekoa izan daiteke
Bidasoa-Irunek baditu jada EHF Europako Ligako multzoen faseko aurkariak
Talde irundarra B multzoan arituko da Limoges Handball, FH Hafnarfjordur eta Maríiimo de Madeira Andebol taldeekin batera. Txapelketa irailaren 29an hasiko da.
Pol Quirogak utzita jokatuko du Agustinos Alacanten
Gironako atezainak bigarren denboraldia jokatuko du utzita, 2025-2026an Sinfinen aritu zen.
Bidasoa-Irun taldeburu izango da Europako Ligako multzoen fasean
Hala baieztatu du federazioak astearte honetan, talde gipuzkoarrak Errege Kopako finalera iritsita Europako txartela lortu ostean.
Asier Iribarrek utzita jokatuko du Atletico Valladoliden
Irudek Bidasoako hegalekoa hirugarren aldiz ariko da utzita, pasa den denboraldian Villa de Arandan 27 partidatan 88 sartu ostean.
Gurutz Aginagalde: “Orokorrean, prespektibarekin, denboraldiko balantzea positiboa izan da”
Irudek Bidasoaren denboraldiko balantzea egin du Gurutz Aginagaldek, klubeko presidenteak, ASOBAL liga eta kopa, Europako txapelketa eta Errege Kopa kontuan hartuta. Gainera, esku artean dauzkaten proiektuen berri ere eman digu, horien artean, ‘Lurraldea Gara’.
Julen Mujika: “Ez gara lehiatu, eta zeharo gailendu zaizkigu”
Irudek Bidasoa Irunek porrot gogorra jaso du Bartzelonaren aurka jokatu duen Errege Kopako finalean (17-37), eta Julen Mujika minduta eta etsita agertu da norgehiagoka amaitutakoan.
Barçak zeruetatik jaitsi du Bidasoa Irun Errege Kopako finalean (17-37)
Alex Mozasek zuzentzen duen taldeak Europan jokatzeko txartela lortu zuen atzo finalerako sailkapena lortuta, baina gaur ezin izan dio aurre egin Bartzelona ahalguztidunari.
Eneko Furundarena: “Helburua Kopa sentsazio onekin amaitzea zen, eta lortu dugu"
Irudek Bidasoa Irun taldeko jokalariak Errege Kopako finalera sailkatu izanaz hitz egin du, finalerdietan Huesca garaitu ondoren (30-37). Finalean, azken urteetako Bartzelona txapelduna izango dute aurrean.
Sari bikoitza Irudek Bidasoa Irunentzat Alacanten
Irungo taldea Errege Kopako finalerako sailkatu da Bada Huesca 30-37 garaituta, eta hurrengo denboraldian Europan jokatzeko txartela ziurtatu du gainera. Finala, igande honetan, 17:00etan, FC Bartzelonaren aurka.
Gorka Nieto: “Defentsan izugarria izan da partida, egon diren defentsa guztiek oso lan ona egin dute, eta batez ere Leo izugarria izan da"
Irudek Bidasoa Irunek Bathco Torrelavegaren aurka Errege Kopako final laurdenetan lortutako garaipenaren ostean, jokalari bizkaitarrak prentsaren galderei erantzun die. Bertan bere taldea goraipatu du, bereziki Leo Maciel atezaina.