IBERIAR SUPERKOPA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bidasoa Irunek ezin izan du garaipena eskuratu Sporting Portugalen aurka (29-31)

Alex Mozasen taldeak lehen zati bikaina egin du, baina brontzea lortzeko borrokatu beharko du Iberiar Superkopan, finalerdietan galdu ostean bigarren zatian hobea izan den Lisboako taldearen aurka.

VIGO, 04/09/2026.- El jugador del Bidasoa Irún, Nieto (c), con el balón ante el jugador del Sporting, Salvador, durante el partido de la quinta Supercopa Ibérica masculina de balonmano que Bidasoa y Sporting CP disputan este viernes en Vigo. EFE/Salvador Sas

Gorka Nieto, Bidasoa Irungo kapitaina, partidako jokaldi batean. Argazkia: EFE.

Bidasoa Irunek 29-31ko emaitzarekin galdu du Sporting Portugalen aurka Vigon jokatzen ari den Iberiar Superkopako finalerdian. Talde portugaldarra, Francisco Costa (13 gol) eta Martim Costa (5) anaia buru dituela, izango da Barçaren aurkaria finalean, FC Porto garaitu baitu bien arteko partidan.

Irungo eta Lisboako taldeen arteko lehia 8 minuturen faltan desorekatu da portugaldarren aldeko 1-4ko partzialarekin, eta hori Bidasoak partida txapeldun portugaldarrak baino hobeto hasi duela. Leo Macial argentinarrak bere atean egindako lan bikaina eta erasoan egindako joko dinamikoa baliatuta, Irungo taldea markagailuan nagusi izan da lehen zatian, eta 4 goleko errentarekin iritsi da atsedenaldira (15-11).

Bigarren zatia, ordea, oso bestelakoa izan da. Sportingek bere intentsitate maila handitu du eta 5 minutu eskasean jan dio errenta Bidasoari (17-17). Gol truke horren ondorioz, parekotasuna izan da nagusi markagailuan hurrengo minutuetan, portugaldarrek, joko erritmo frenetikoarekin, kolpe txiki bat jo duten arte: 25-27koa jarri dute markagailuan 52. minutuan. Euskal taldeak garesti saldu du errenta, eta 27-28koa lortu du, baina azkenean finala jokatzeko saririk gabe geratu da Sportingek 1-4ko azken partziala egin baitu.

Publizitatea
X
Publizitatea
X