IBERIAR SUPERKOPA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Portok ez dio aukerarik eman Bidasoa Iruni kontsolazio finalean (32-25)

Portugalgo taldeak atsedenaldia heldu baino lehen bideratu du garaipena, eta bigarren zatiaren hasieran erabakita utzi du partida.

Superkopa Iberikoko 3. posturako partida, Bidasoak galdu egin du. E

Gorka Nieto, Bidasoa Irungo kapitaina, partidako jokaldi batean. Argazkia: RFEB. (X: @RFEBalonmano)

Portok Bidasoa gainditu du Iberiar Superkopako kontsolazio finalean (32-25). Portugalgo taldeak atsedenaldia heldu baino lehen bideratu du partida, eta bigarren zatiaren hasieran utzi du erabakita. Sportingen aurkako partidarekin alderatuta aldaketa batzuk eginda, Irungo taldea ondo hasi da aurkarien galerak aprobetxatuz kontraerasoan aterata (3-5). Hala ere, Porto suspertu egin da Rui Silva eta Joao Gomes kantxaratuta, eta 5 goleko abantailarekin iritsi da atsedenaldira (19-14).

Bidasoa gaizki kantxaratu da atsedenaldiaren ostean, eta Portok azkar handitu du aldea, 7 goleko errenta lortu arte. Alex Mozas erreakzionatzen saiatu da, baina Bidasoak erasoan trabatuta jarraitu du eta defentsan gehiegi eman du. Jakub Skrzyniarzek hobera egin du atean, baina hobekuntza hori ez da nahikoa izan eta Portugalgo taldeak partida erabakita utzi du norgehiagoka bukatzeko ordu laurden baino gehiago falta zenean.

Publizitatea
X
Publizitatea
X