Mehdi Harbaoui atezainak Bidasoa taldea utziko du denboraldiaren amaieran
Mehdi Harbaoui atezainak Bidasoa taldea utziko du denboraldiaren amaieran eta ez du gipuzkoarrekin duen kontratua luzatuko, klubak berak jakitera emandakoaren arabera. Taldeko beste atezainak, Jakub Skrzyniarz poloniarrak, aldiz, duela egun batzuk berritu zuen bere kontratua.
Harbaoui aurreko denboraldian iritsi zen taldera eta ordutik hona 61 partida jokatu ditu gipuzkoarrekin. Horietatik 45, Asobal ligan jokatu ditu, 14 EHF Europako Ligan, partida bat Errege Kopan eta beste bat Espainiako Kopan.
Klubak eskerrak eman dizkio atezainari bere "inplikazioagatik eta konpromisoagatik". Litekeena da, Frantziako talde batera joatea.
Kontratu berrizeak
Bidasoa bigarren dago ligako sailkapenean eta otsailean lehiaketari berriro ekiten diotenean lehen postua lortzeko aukera izango du Bartzelonaren aurka etxetik kanpo jokatuko duen partidan.
Azken asteetan zenbait jokalarik euren kontratuak berritu dituzte Irungo taldearekin; Skrzyniarz poloniarraz gain, Daniel Garcia hegaleko kubatarrak ere Bidasoan jarraituko du 2026. urtera arte.
Taldeak bigarren atezain bat bilatu beharko du orain, Skrzyniarz poloniarraren bigarrena izateko. Atezain titularrak geldiketen % 37 egin ditu eta lehen itzulian ligako atezainik onena izan da.Harbouik portzentaje apur bat txikiagoa dauka, % 33.
Zure interesekoa izan daiteke
Rodrigo Salinasek Bidasoa Irun utziko du 2025-2026 denboraldiaren amaieran
37 urteko jokalari txiletarra 2017an ailegatu zen Irungo taldera.
Xavi Tuak kontratua luzatu du 2027ra arte
Jokalari kataluniarrak 25 partida jokatu eta 64 gol sartu ditu, taldeari ekarpen nabarmena eginez.
Niko Mindegia, Bidasoa Irunen fitxaketa berria
Jokalari nafarrak taldea indartuko du, 2026-27 datorren denboraldiari begira.
Bidasoa Irunek Leo Maciel berritu du 2027ra arte eta Nacho Vallesen irteera iragarri du
Talde gipuzkoarrak atezainari eta lehen lerroari eragiten dieten bi aldaketa baieztatu ditu azken egunotan bere jokalarien artean. Berrikuntza eta baja garrantzitsuak izango ditu datorren denboraldiari begira.
Bidasoak agur esan dio Europako Ligari, Montpellierren aurka Artalekun beste porrot bat jasota (34-36)
Mozasen mutilek lehen zati bikaina egin dute eta talde frantziarrari eustea lortu dute atsedenaldira 18nako berdinketarekin joateko. Aldageletatik bueltan, ordea, berriz ere energia falta izan da, nahiz eta partida amaierara berdintzeko aukerekin iritsi.
Unai Barretok lesio larria du ezker belaunean
Jokalariari probak egin dizkiote THW Kielen aurkako partidan ezker belaunean izandako bihurrituaren ondorioz. Proba horiek baieztatu dute aurreko lotailu gurutzatua osorik hautsi duela, eta bi meniskoetan hausturak dituela.
Bidasoa EHF Ligatik kanpo geratu da, Wolffen emanaldi bikainaren eta Montpellierren garaipenaren ostean
Talde irundarrak 27-20 galdu du THW Kielen kantxan multzoko liderraren aurka. Montpellierrek, bere aldetik, Flensburg menderatu du etxean. Horrenbestez, Europako Ligako final-laurdenetara sailkatzeko aukerarik gabe geratu da Bidasoa.
Bidasoak EHF Europako Ligan jarraitzeko aukerak izatea bilatuko du Kielen, asteartean
Euskal taldeak Alemanian Kielen aurka galtzen badu, txapelketan jarraitzeko aukerarik gabe gera liteke, Montpellierrek Flensburgen aurka irabazten badu; Bidasoak garaipena lortuko balu edo Flensburgek Montpellier menderatuko balu, hilaren 10ean jokatuko den Bidasoa-Montepllier partidaren menpe geratuko litzateke sailkapena.
Bidasoak Kieli eutsi dio Artalekun, baina azken minutuetan energia falta izan zaio (32-37)
Bidasoak izarrez betetako Alemaniako taldea izan du aurrean, baina ez dira kikildu. Kiel indartsuak garaipena lortu du, baina Irudek Bidasoa-Irun gertu egon da neurketako fase askotan, 50. minutuan hiru golera izan da.
Gorka Nieto: "Edozein eskubaloi jokalarik pentsatu izan du, txikitan, Kielen kontra jokatu nahi duela"
Bidasoa-Irunek Kieleren aurka jokatuko du, astearte honetan, EHF Europako Ligako partidan, 20:45ean hasita. Nietok partida berezia izango dela nabarmendu du, eta taldeak horrelako norgehiagokak "disfrutatu eta konpetitu" nahi dituela azpimarratu. EITBk zuzenean emanen du partida, ETB4n, telebistaz, eta kirolakeitb.eus euskarriaren bitartez.