Bera Berak lehen kolpea jo du Ligako finalean Elxen aurka (28-19), eta garaipen bat behar du txapeldun izateko
Super Amara Bera Berak Atticgo Balonmano Elx menderatu du, 28-19, 2024-25 denboraldiko Guerreras Iberdrola Ligako finaleko lehenengo partidan, Gascan, asteazken gauean, eta, horrenbestez, aurreneko puntua erdietsi du hiru partidatara jokatzen ari diren finalean. Ondorioz, Bera Berak bi aukera ditu Ligako titulua eskuratzeko, lehena larunbatean; izan ere, Alacanteko hiriko Esperanza Lag pabiloian hilaren 31ko 18:00etan hasiko den norgehiagokan Bera Berak berriro ere menderatuko balu Elx, Donostiako taldeak poltsikoratuta izango luke Liga. EITBk partida emango du, zuzenean.
Finaleko lehenengo partidan, Bera Bera nabarmen gehiago izan da, ia hasieratik. Lehen zatiaren amaieran, Donostiako taldea lau golez ari zen gailentzen, 13-9, eta bigarren zatian Bera Berak handitu egin du bere aldeko abantaila. Azken minutuetan, pentsatzeko modukoa izan da Elx saiatzen ari zela ahalik eta energia gutxien xahutzen, kontuan izanda larunbatean beste norgehiagoka erabakigarri bat jokatuko dutela biek. Hain zuzen, Imanol Alvarezen taldeak guztiz bermatuta zuen finaleko lehenengo puntua.
Beraz, larunbatean bertan finala amaitu eta Liga eskuratzen ahaleginduko da Bera Bera; Elxen galduz gero, hori bai, beste aukera bat ere izango luke euskal taldeak, ekainaren 5ean, ostegunez, 19:00etan, berriro ere etxean, Gascan, zaleen aurrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Bera Berak 24-20 irabazi dio Sporting La Riojari eta finalerdietarako sailkatu da
Joaneko partidan lortutako bi goleko aldea baliatu eta donostiarrek ondo itxi dituzte Guerreras Iberdrola Ligako final-laurdenak, Gascan, ikusleen aurrean.
Anne Erauskin, Bera Berako jokalaria: “Hasieratik oso kontzentratuta irten behar dugu”
Anne Erauskin Super Amara Bera Beraren kapitainak larunbat honetan duten hitzordu garrantzitsuaz hitz egin du hedabideen aurrean. Sporting La Riojaren aurka jokatuko dute, Ligako final-laurdenetako itzuliko partida, eta bi goleko abantaila du Donostiako taldeak.
Bera Berak lehen kolpea eman du ligako final-laurdenetako joanekoan (23-25)
Gipuzkoarrek La Rioja izan dute arerio etxetik kanpo. Lehen zatian atzetik joan dira markagailuan baina, atsedenaldirako berdindu ostean, bi goleko aldea lortu dute itzuliko neurketari begira.
Lyndie Tchaptchetek eskafoideko haustura dauka, eta ezingo du jokatu denboraldia amaitu baino lehen
Bera Berako piboteari ebakuntza egingo diote; horrela, ezingo dio pistan agur esan talde gipuzkoarrari.
Maitane Etxeberria: “Logroñora joatea tokatzen zaigu eta zaila egiten zaigu han jokatzea”
Ohorezko Mailako final laurdenetako play-offak jokatuko ditu Bera Berak larunbatean, Logroñon. Maitane Etxeberriak adierazi duenez, Grafometal Sporting La Rioja taldearen aurkako partida ez da erraza izango, baina “datorrena polita” dela eta gogoz daudela azaldu du.
Bera Berak Kelly Nzonzie Fonkeng eta Melinda Louis fitxatu ditu
Fonkeng nafarrak hiru denboraldirako sinatu du, eta Louis frantziarrak 2028ra arteko konpromisoa hartu du.
Lisanne Krikswijkek Bera Beran jarraituko du beste denboraldi batez
Holandako jokalariak Ligako 21 partida, Iberiar Superkopako bi eta European Leagueko beste bi jokatu ditu orain arte, 30 gol sartuta.
Jon Begiristain, Bera Beraren entrenaitzailea: "Buru-belarri lan egingo dut, emandako konfiantza bueltatzeko"
Jon Begiristain Bera Beraren bigarren entrenatzaileak hartuko du lehen entrenatzaile lana datorren denboralditik aurrera. Hedabideen aurrean hitz egin du, erabakiaren inguruan hausnartzeko.
Jon Begiristain izango da Bera Beraren entrenatzailea datozen bi denboraldietan
Imanol Alvarez ordezkatuko du, hark erabaki baitu denboraldi honen amaieran taldearen zuzendaritza uztea. Begiristain Alvarezen laguntzaile aritu izan da 2023-24 denboralditik.
Imanol Alvarez: "Aldatzeko momentua dela sentitu dut"
Imanol Alvarez Super Amara Bera Bera entrenatzaileak prentsaurrekoa egin du astelehen eguerdian, denboraldi bukaeran taldea uzteko hartutako erabakia azaltzeko. Zehaztu duenez, proiektu berriei ekiteko unea dela sentitu du.