ESPAINIAKO SUPERKOPA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bera Berak ezin izan du Espainiako Superkopa irabazi, finalean galdu egin baitu Rocasaren aurka

Finala oso parekatua izan da, baina Bera Berak 25-23 galdu du azkenean. Carmen Arroyok lesio larria izan du, eta negarrez erretiratu da. 

Vigo (Pontevedra), 05/092026.-La jugadora del Rocasa Botella pugna por un balón con la jugadora del Bera Bera Fresco, durante el partido de la final de la Supercopa de España femenina de balonmano, entre los equipos Rocasa Gran Canarias y el super Amara Bera Bera.-EFE/ Salvador Sas

Rocasa Kanaria Handia eta Super Amara Bera Beraren arteko finalaren irudi bat. Argazkia: EFE

Super Amara Bera Berak ezin izan du Espainiako Superkopa eskuratu, 25-23 galdu baitu Kanaria Handiko Rocasa taldearen aurka larunbat honetan Vigon jokatu duen finala.

Norgehiagoka oso lehiatua izan da azkeneraino, baina Lourdes Guerra (Rocasa) eta Carmen Arroyo (Bera Bera) jokalarien lesio larriek markatu dute lehen zatian. Donostiako taldeko jokalaria negarrez erretiratu da, orkatilean min hartu ostean.

Bi taldeak nor baino nor gehiago aritu dira, Bera Berak erasoko jokoan maila jaitsi duen arte, Rocasak aurrea hartu baitu orduan markagailuan (13-10). Jon Begiristainen neskek, hala ere, laster lortu dute berdinketa, eta handik gutxira irauli dute markagailua (14-17).

Bigarren zatian, Rocasari partidan sartzea kostatu zaio, baina lehen gola 6. minutuan egin ostean, suspertu egin da eta egoerari buelta eman dio. Bera Bera erasoan asmatu ezinik ibili da, eta 14-16tik 18-16ra igaro dira konturatu orduko.

Partida bukatzeko hamar minuturen faltan, gol bakarrera murriztu du aldea Bera Berak (21-20), eta Dejan Ojeda entrenatzaile kanariarrak etenaldia eskatu du orduan.

Azken txanpan, Donostiako taldea markagailua iraultzen ahalegindu da, baina ezinezkoa izan zaio, eta 25-23 galdu du finala, ozta-ozta izan bada ere. Rocasak eraman du etxera Espainiako Superkopa.

Publizitatea
X
Publizitatea
X