Bera Berak Micaela Rodrigues fitxatu du, 2025-26 denboraldiaren amaierara arte
Super Amara Bera Berak Micaela Rodrigues eskuin hegalekoa fitxatu du, 2025-26 denboraldiaren amaierara arte, Donostiako klubak asteazkenean iragarri duenez. Rodrigues Sao Pauloko Pinheiros taldetik iritsi da Bera Berara, eta internazionala da Brasilgo selekzioarekin; hain zuzen ere, ostiralean helduko da Donostiara, hilaren 3an, eta asteartean hasiko da entrenatzen.
Web orrian zabaldutako informazioan, Bera Berak zehaztu du Rodrigues "jaurtitzaile ona" dela: "Jokoa ondo irakurtzen du, eta defentsan biaren postuan aritzen da. Hortaz, gure lehen lerroak ezkertiarra izango du, urtearen lehen zatian partida asko izango dituen testuinguru batean".
Rodriguesek urtarrilaren 8an egin lezake debuta Bera Berarekin, Gascan, Granollers aurkari; partida hori 19:00etan hasiko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Elke Karsten Bera Berako jokalariari ebakuntza egingo diote
Hegaleko argentinarrari ekainaren amaieran egingo diote ebakuntza, sorbaldan duen lesio larria sendatzeko, eta 6 hilabete emango ditu bajan.
Bera Berak 2026-2027ko Europa Ligan jokatzeko izena eman du
Super Amara Bera Berak 2026-27ko Europa Ligan izena eman du eta kanporaketekin azaroan hastea espero du.
Alexandra Shunuren fitxaketa iragarri du Bera Berak
Angolarrak 28 urte ditu, eskuin hegalean jokatzen du eta azken hiru denboraldietan Benfican jokatu ondoren heldu da Donostiara.
Amandine Balzincek Bera Beraren atea indartuko du 2028ra arte
Atezain frantziarra Mecalia Atletico Guardes taldetik dator, hurrengo bi denboraldietan Donostiako proiektuan sartzeko.
Imanol Alvarez: “Gustura bukatu nuen; ez gara txapeldunak, baina ondo gordeko dut bigarren postu hau”
Imanol Alaverezekin egon gara, Bera Berako entrenatzaile ohiarekin. Bigarren postuan amaitu duten arren, horrek “hobetzeko aukera” daukazula erakusten dizula adierazi du, eta baloratzekoa dela. Orain, Jon Begiristainen eskuetan utzi du taldea, bere aburuz, “pertsonarik aproposena”. Hala ere, emaztearekin batera ikusiko dugu ermuarra Gascan.
Imanol Alvarez: “Oso pozik nago taldearekin; nire iritziz, Rocasak merezi du Liga”
Bera Beraren entrenatzaileak azken partida zuzendu du Donostiako taldean, Telden, Rocasaren aurka, Guerreras Iberdrola Ligako finaleko play-offeko bigarren norgehiagokan; Alvarezek nabarmendu du Bera Berak ahalegin handia egin duela, baina uste duela Rocasak merezita bereganatu duela garaipena.
Rocasa da ligako txapelduna, Bera Berari berriro irabazita (26-23)
Joaneko partida galduta zeukala, Gipuzkoako taldeak ezin izan du ligako titulua berriz eskuratu.
Imanol Alvarez: “Ez dugu asmatu eta ez dugu jokatzeko lekua topatu”
Bera Berak galdu egin du Rocasaren aurka, Guerreras Iberdrola Ligako finaleko lehen partidan. Maitane Etxeberriak azaldu digunez, hasieran “asko kostatu zaie erasoa” eta “oso zaila da Rocasa bezelako baten aurka partidari buelta ematea”.
Rocasa Bera Bera baino gehiago izan da finaleko lehen partidan
Lehen zatian kanariarrak nagusi izan dira. Bigarrenean donostiarrek pauso bat aurrera eman duten arren, ez dira partida poltsikoratzeko gai izan.
Bera Berak asteazkenean ekingo dio Guerreras Iberdrola Ligako finalari, Rocasaren aurka, Gascan
Finaleko lehen partida Donostian jokatuko dute, 19:15ean, eta bigarrena, ordea, Telden, Kanaria Handian, igandean, Euskal Herriko 19:45ean; hirugarren partida ere jokatu beharko balute, hori ekainaren 3an izango litzateke, asteazkenez, Donostian. EITBk finala emango du, zuzenean.