Paris 92, Super Amara Bera Beraren lehen arerioa, Europa Ligako multzoen fasean
Super Amara Bera Berak Frantziako Paris 92 taldearen aurka jokatuko du EHF Europa Ligako multzoen faseko lehen jardunaldian, urtarrilaren 11 eta 12ko asteburuan, ostegun honetan Vienan egindako zozketaren arabera.
Ondoren, bi neurketa izango dituzte etxean: 2025eko urtarrilaren 18-19an, Donostiako taldeak Alemaniako HSG Bensheim hartuko du Gascan; eta urtarrilaren 25ean, Fredrikstad Ballklubb norvegiarraren kontra izango dute hitzordua.
Astebeteko geldialdiaren ostean, otsailaren 8 eta 9ko asteburuan itzuliko da lehia Fredrikstad Ballklubben aurrean. Bera Berak etxean jokatuko du otsailaren 15ean edo 16an, Paris 92 aurkari duela. Azkenik, otsailaren 22an edo 23an amaituko du multzoen fasea HSG Bensheimi egindako bisitarekin. Taldeko lehen bi sailkatuek martxoko final laurdenetarako txartela eskuratuko dute.
Guerreras Iberdrola Ligari eragingo dio Europako egutegiak, Bera Berak sei jardunaldi aurreratu beharko dituelako, horietatik lau, etxean (Granollers, Beti Onak, Elx eta Porriño) eta bi, kanpoan (Errioxa eta Malaga).
Zure interesekoa izan daiteke
Bera Berak 2026-2027ko Europa Ligan jokatzeko izena eman du
Super Amara Bera Berak 2026-27ko Europa Ligan izena eman du eta kanporaketekin azaroan hastea espero du.
Alexandra Shunuren fitxaketa iragarri du Bera Berak
Angolarrak 28 urte ditu, eskuin hegalean jokatzen du eta azken hiru denboraldietan Benfican jokatu ondoren heldu da Donostiara.
Amandine Balzincek Bera Beraren atea indartuko du 2028ra arte
Atezain frantziarra Mecalia Atletico Guardes taldetik dator, hurrengo bi denboraldietan Donostiako proiektuan sartzeko.
Imanol Alvarez: “Gustura bukatu nuen; ez gara txapeldunak, baina ondo gordeko dut bigarren postu hau”
Imanol Alaverezekin egon gara, Bera Berako entrenatzaile ohiarekin. Bigarren postuan amaitu duten arren, horrek “hobetzeko aukera” daukazula erakusten dizula adierazi du, eta baloratzekoa dela. Orain, Jon Begiristainen eskuetan utzi du taldea, bere aburuz, “pertsonarik aproposena”. Hala ere, emaztearekin batera ikusiko dugu ermuarra Gascan.
Imanol Alvarez: “Oso pozik nago taldearekin; nire iritziz, Rocasak merezi du Liga”
Bera Beraren entrenatzaileak azken partida zuzendu du Donostiako taldean, Telden, Rocasaren aurka, Guerreras Iberdrola Ligako finaleko play-offeko bigarren norgehiagokan; Alvarezek nabarmendu du Bera Berak ahalegin handia egin duela, baina uste duela Rocasak merezita bereganatu duela garaipena.
Rocasa da ligako txapelduna, Bera Berari berriro irabazita (26-23)
Joaneko partida galduta zeukala, Gipuzkoako taldeak ezin izan du ligako titulua berriz eskuratu.
Imanol Alvarez: “Ez dugu asmatu eta ez dugu jokatzeko lekua topatu”
Bera Berak galdu egin du Rocasaren aurka, Guerreras Iberdrola Ligako finaleko lehen partidan. Maitane Etxeberriak azaldu digunez, hasieran “asko kostatu zaie erasoa” eta “oso zaila da Rocasa bezelako baten aurka partidari buelta ematea”.
Rocasa Bera Bera baino gehiago izan da finaleko lehen partidan
Lehen zatian kanariarrak nagusi izan dira. Bigarrenean donostiarrek pauso bat aurrera eman duten arren, ez dira partida poltsikoratzeko gai izan.
Bera Berak asteazkenean ekingo dio Guerreras Iberdrola Ligako finalari, Rocasaren aurka, Gascan
Finaleko lehen partida Donostian jokatuko dute, 19:15ean, eta bigarrena, ordea, Telden, Kanaria Handian, igandean, Euskal Herriko 19:45ean; hirugarren partida ere jokatu beharko balute, hori ekainaren 3an izango litzateke, asteazkenez, Donostian. EITBk finala emango du, zuzenean.
Imanol Alvarez: “Taldea finala jokatzeko prest dago; ondo gaude eta dena emango dugu”
Imanol Alavarezen, Bera Berako entrenatzaileak, prentsaurrekoa eman du Ligako Finalaren harira. Talde donostiarrak Rocasaren aurka jokatuko du, bi edo hiru partidetan.