Bera Beraren eta Benficaren arteko Iberiar Superkoparen finalerdia, zuzenean EITBn
Super Amara Bera Berak Iberiar Superkoparen lehen edizioko finalerdietako bat jokatuko du ostiral honetan, irailak 8 (20:00), Sport Lisboa e Benfica Portugalgo taldearen kontra Donostian, Josean Gasca pabiloian. Zuzenean ikusteko aukera eskainiko du EITBk, ETB4 telebista-katean, eta streamingez, eitb.eus-en. Neurketa horretan erabakiko da txapelketako lehen finalista.
Bestea, berriz, Costa del Sol Málaga (Guerras Iberdrola Ligako egungo txapelduna) eta Madeira Andebol (Portugaleko bi ligetako txapeldunordea) taldeek aurretik (18:00) izango duten norgehiagokatik aterako da.
Finala larunbatean jokatuko dute, irailaren 9an (21:00). Halaber, egun berean, torneoko hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko lehia izango da.
Bera Berak finalerako txartela lortuko balu, hori ere zuzenean ikusi ahal izango da ETB4n eta eitb.eus-en.