Bera Berak porrota jaso du Vardarren aurka
Bera Berak 19-23 galdu du Vardarren aurka Txapeldunen Ligako estreinako partida, baina talde gipuzkoarrak itxura ona eman du. Aurkaria oso talde indartsua izan da, eta azken txanpara arte estu joan da partida. Amaierako minutuetan erabaki du norgehiagoka Vardarrek.
Fitxa teknikoa:
19.- Bera Bera: Temprano, Eli Pinedo (3), Ana Isabel Martinez (2), Elorza (2), Menendez (1), Ederra (1), Cardoso (1) –hasierako zazpikoa- Nuñez (1) Arizaga, Dunai, Ziarsolo (7, 4 penaltiz), Etxeberria, Arrojeria (1).
23.- Vardar: Suslina, Lekic (7, bat penaltiz), Pineau (2), Khmirova (4), Zebic (3 penaltiz), Kostiukova, Radicevic (4) –hasierako zazpikoa- Bego Fernandez (1), Kjokic, Ristova, Lojpur, Dimitrovic, Denbele (1), Nikolic (1).
Markagailua bost minuturo: 2-2; 3-5; 5-6: 7-8; 7-10; 8-12 -atsedenaldia- 10-12; 11-13; 12-15; 15-17; 17-19 eta 19-23.
Epaileak: Herczeg eta Südi (Hungaria).