Nerea Penak eskubaloia utziko du, 18 urteko ibilbide arrakastatsua izan eta gero
Nerea Penak eskubaloia utziko du, 18 urteko ibilbide arrakastatsua izan eta gero, asteartean iragarri duenez. Jokalari iruindarrak, 34 urtekoa bera, bi aldiz irabazi du Txapeldunen Liga, Vipers Kristiansand taldearekin. Azken urteotan, arazo fisikoak jasan ditu, baina, esan duenez, "oso zoriontsua izan naiz, nire kirol ibilbidean".
Nafarroa Arenan emandako prentsaurreko batean, Penak ofizial egin du aurtengo urtarrilean hartutako erabakia: "Ez da erraza izan; ezin izan dut aukeratu noiz hartu erretiroa, ez behintzat nik irudikatuta nuen bezala. Une hau iristekoa zen, hori ezin zen aldatu", adierazi du Penak, hunkituta. Prentsa aretoan, senide eta lagun asko izan dira, haren aldamenean.
Loyolan hasi zen eskubaloian, eta bertan ikusi zuen "grina" zuela, kirol horrekiko. Gerora, Itxakon hasi zen, eta talde horrek "limurtu egin zuen"; Lizarran, lau Liga, hiru Kopa eta EHF Kopa bat irabazi zituen, eta Txapeldunen Ligako txapeldunorde izan zen.
Nafarroako taldean ez ezik, honako talde hauetan ere aritu da: Hungariako Ferencvarosen eta Siofoken, Danimarkako Esbjergen eta, Norvegian, aipatutako Vipersen. Jokalari internazional bezala, Espainiako selekzioarekin, brontzezko domina irabazi zuen 2011ko Munduko Txapelketan, Brasilen, eta zilarrezkoa 2014ko Europako Txapelketan (Hungarian eta Kroazian) eta 2019ko Munduko Txapelketan, Japonian.
"Oso zoriontsua izan naiz nire kirol ibilbidean. Zorionekoa sentitzen naiz, eman dizkidaten aukerengatik, izan naizen taldeengatik, Espainiako eskubaloiko belaunaldi onenaz gozatu ahal izateagatik, eta, bereziki, ezagutu ditudan pertsona miresgarri guztiengatik", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Super Amara Bera Berak ligako finala jokatuko du, Porriño kanporatuta
Gascan, berdinketarekin bukatu da itzuliko norgehiagoka (33-33), baina joanekoan, Galizian, 28-32 gailendu zenez, Imanol Alvarezen taldeak eskuratu du ligako finala jokatzeko txartela. Finalean Kanaria Handietako Rocasa taldea izango du aurkari Bera Berak.
Imanol Alvarez: “Oso hunkigarria eta polita izan da jaso dudan omenaldia"
Imanol Alvarezek Super Amara Bera Beraren entrenatzaile izateari utziko dio denboraldi honen amaieran. Hori dela eta, larunbat honetan klubaren eta zaleen omenaldia jaso du Gascan. Hunkituta agertu da, baina pozik ere bai, agur esan aurretik ligako finala jokatuko baitute.
Micaela Rodriguesek ez du Bera Beran jarraituko datorren denboraldian
Micaela Rodriguesek 66 partida eta 102 gol pilatu ditu Bera Beraren elastikoa defendatzen.
Piotr Mielczarskik ez du Bidasoan jarraituko
Jokalariak uztailaren 1era arte jarraituko du taldearen dinamikaren parte izaten.
Elba Alvarezek Bera Berarekin berritu du 2026-2027 denboraldirako
Gipuzkoako taldeak irabazi berri duen Erregina Kopako azken fasean, jokalari onenarentzako saria eman diote, eta, gainera, txapelketako golegile nagusia izan da.
Bidasoa Irunek Miguel Angel Martin fitxatu du
Kanaria Uharteetako jokalari gaztea Bartzelonatik dator, eta ibilbide nabarmena egin du orain arte beheko mailetan.
Laura Hernandez: “Hunkituta eta oso harro gaude”
Laura Hernandez oso pozik agertu da Super Amara Bera Berak Erregina Kopa bere zaleen aurrean eskuratu eta gero.
Imanol Alvarez: “Ametsa da horrela bukatzea”
Imanol Alvarez hunkituta agertu da Super Amara Bera Berarekin bere seigarren eta azken Erregina Kopa irabazi eta gero; izan ere, denboraldi amaieran utzi egingo du Donostiako kluba.
Bera Berako jokalariek eta zaleek gogotik ospatu dute Kopako garaipena
Super Amara Bera Berak laugarrenez jarraian irabazi du Erregina Kopa, bere palmaresean hamargarrena. Donostiako taldeko kideek eta zaleek gogotik ospatu dute lorpena.
Bera Berak historia egin du Erregina Kopa hamargarrenez irabazita, laugarrena jarraian
Donostiako taldeak Atletico Guardes menderatu du finelan. Exijentzia handiko partida izan da, bi taldeek hiru norgehiagoka jokatu dituztelako hiru egunetan.