Bera Berak irabazi eta lidergoa sendotu du; Zuazok, bere aldetik, puntu ona lortu du
Super Amara Bera Berak Guerreras Iberdrola Ligako lidergoa sendotu du larunbat honetan, Rocasa Kanaria Handiari 33-20 irabazita (17-7 atsedenaldian) hamahirugarren jardunaldiko partida nagusian.
Imanol Alvarezek zuzentzen duen taldeko defentsek Kanarietako jaurtitzaileak lotu dituzte, eta atepean Maddi Aalla atezain bizkaitarrak ezin hobeto jardun du, % 47ko geldituekin. Erasoan Sara Gil izan da protagonista (7 gol).
Azken garaipen horrek donostiarren lidergoa berretsi du, Kanarietako taldeari zazpi puntu ateratzen baitizkiote orain. Hala, Bera Berakoek 25 puntu dituzte, kanariarrek, berriz, 18. Ondorioz, Unicaja Banco Gijon bigarren kokatu da sailkapenean (20 puntu) Costa del Sol Malagaren aurka lortutako garaipenaren ostean (32-26).
Fitxa teknikoa
Super Amara Bera Bera 33 (17+16): Aalla, Etxeberria (1), Arrojeria (5), Cesáreo (2), Boada (1), Hernández (5, 4 penatiz), Gil (7) –hasierako taldea– Menéndez (3), Fernandes (2), Loidi (3), Polonio (1), Cavo (1), Moreno (1), Ugartemendia, O'Mullony (1), Silva (ordezko atezaina).
Rocasa Kanaria Handia 20 (7+13): Navarro, González (2), Gkatziou (1), Mbengue (5, 2p), Spugnini (5), Gomes (1) eta Arenigua –hasierako taldea– Pavlovic (5), Hosoe (1), Falcón, De Miguel, Guerra eta Palomino (ordezko atezaina).
Epaileak: Tania Rodríguez eta Lorena García. Honako jokalari hauek kaleratu dituzte: Hernández, Polonio eta Ugartemendia (Bera Bera); Spugnini (Rocasa).
Partzialak: 3-1, 7-3, 10-4, 12-6, 15-6, 17-7 –atsedenaldia– 19-12, 20-13, 25-15, 28-16, 30-17 eta 33-30.
Puntu ona Zuazorentzat
Bere aldetik, Zubileta Evolution Zuazo Barakaldok 24na berdindu du Aula Valladolidekin Lasesarreko kiroldegian.
Bizkaitarrek hiru goleko aldea hartu dute lehen minutuetan (4-1), baina Valladolideko taldea berregin eta bere alde izan du hiru goleko tartea hogeigarren minuturako (7-10). Atsedenaldian, ordea, markagailuak kantxan ikusten zen berdintasuna islatzen zuen (12-12).
Jarraipenean, Aularen aldeko abantailak txikiak izan dira, eta dena amaiera estu batera bideratuta zegoela zirudien, azkenean gertatu den bezala (24-24).
Horrenbestez , Joseba Rodríguez 'Jaito'k zuzentzen dituen jokalariek 8 puntu dituzte eta hamargarren postuan kokatuta daude.
Fitxa teknikoa
Zubileta Evolution Zuazo: Ezbida, Gª Locay, Velasco, Sánchez (5), Permach (3), Ari González, Isi Fdez. Agustí (1), Berasategi (2), Garoa (2), Encina (2), Erauskin (4), Bengoetxea (2), Romero, Mada Fdez. Agustí (7).
Caja Rural Aula Valladolid: Elba Álvarez (3), Laguna (1), Lucio (1), So Delgado (6), Sanz, Lulu Guerra, Cris Cifuentes, Vallés (2), Teresa Álvarez, Moles (1), Elena García (1), Elena Cuadrado (5), Bergara eta Amaia Glez. de Garibay (4), Claudia Álvarez eta Savina Bergara.
Epaileak: Abel Juncal eta Ángel Mateos. Honako jokalari hauek kanporatu dituzte: Danila So, Elena Cuadrado eta Savina Bergara (Valladolid).
Partzialak: 4-1, 5-4, 6-6, 7-10, 10-11 –atsedenaldia– 12-12, 13-15, 16-15, 17-17, 19-20, 22-23 eta 24-24.
Zure interesekoa izan daiteke
Niko Mindegia, Bidasoan ere borrokarako prest
Niko Mindegiak, Bidasoako 38 urteko jokalariak, ibilbide luze eta oparoa du eskubaloian. Badaki irungo taldean jokatzea ez dela edonolakoa, Europa mailan ere ezaguna da taldea. Gauzak horrela, gazteen artean bada ere borrokarako prest jarraitzen du nafarrak.
Super Amara Bera Berak ekipazio berriak aurkeztu ditu
Super Amara Bera Berak aro berri bat hasi du. Talde donostiarrak hurrengo denboraldian erabiliko dituen ekipazioak aukeztu ditu. Ekitaldian, Maitane Etxeberria kapitainak, Anne Erauskin jokalariak eta Jon Begiristain entrenatzaile berriak hurrengo urteari buruz hitz egin dute.
Irudek Bidasoa Irunek Artalekun emango dio hasiera Europako ibilbideari, FH Hafnarfjordur taldearen aurka irailaren 30ean
Era berean, lehiaketa honetan bidasotarrek Madeirako (Portugal) Maritimo eta Frantziako Limoges Handball taldeen aurka jokatuko du abenduaren 1era arte luzatuko den multzoen fasean.
Haitz Gorostidi, Suitzako Pfadi Winterthur taldean: “Hemen, fisikoki, beste gauza bat da”
Gipuzkoarrak Suitzako Ligan jokatuko du, azken bost denboraldiak Guadalajaran eman eta gero. Azken urtean lesioak izan ditu, baina orain ilusioa du beste herrialde batean eta Europako txapelketa batean ere aritzeko.
Beti-Onakek denboraldiaurreari ekin dio, eta bi helburu izango ditu denboraldian: titulurako play-offean egotea eta Erregina Kopa
Replasa Beti-Onakek lehen entrenamendua egin du gaur, astehelena. Nafarroako taldeak aurreko denboraldiko blokeari eutsi dio, eta bi jokalari bereganatu ditu: Edurne Donderis eta Martina Lang.
Super Amara Bera Berak fitxaketa berrien aurkezpenarekin hasi du denboraldiaurrea
Amandine Balzinc, Alexandra Shunu eta Marie Louis izan dira Donostiako klubaren azkeneko hiru fitxaketak.
Bidasoa-Irunek baditu jada EHF Europako Ligako multzoen faseko aurkariak
Talde irundarra B multzoan arituko da Limoges Handball, FH Hafnarfjordur eta Maríiimo de Madeira Andebol taldeekin batera. Txapelketa irailaren 29an hasiko da.
Pol Quirogak utzita jokatuko du Agustinos Alacanten
Gironako atezainak bigarren denboraldia jokatuko du utzita, 2025-2026an Sinfinen aritu zen.
Bidasoa-Irun taldeburu izango da Europako Ligako multzoen fasean
Hala baieztatu du federazioak astearte honetan, talde gipuzkoarrak Errege Kopako finalera iritsita Europako txartela lortu ostean.
Super Amara Bera Berak eta Replasa Beti-Onakek derbi batekin hasiko dute liga
Espainiako Eskubaloi Federazioak ostegun honetan eman du jakitera Guerreras Iberdrola Ligako 2026-27 denboraldiko egutegia.