Donostian jokatuko da 2022ko eskubaloiko Erreginaren Kopa
Donostiak hartuko du eskubaloiko Erreginaren Koparen 43. ekitaldia, apirilaren 29tik maiatzaren 1era bitartean. Neurketak Illunben (Donostia Arena) jokatuko dira.
Gipuzkoako hiriburuak 1996an hartu zuen azkenekoz Kopako azken fasea. Iaz, covid-19aren pandemiak ezarritako murrizketen ondorioz, azken fasea publikoarekin ospatzerik izan ez zuenez, Bera Berak nahiago izan zuen antolaketa Rocasaren esku utzi.
Antolatzaileek dagoeneko martxan jarri dute abonamenduak erosteko webgunea. Horrela, hiru eguneko abonamenduek 35 euro balioko dute helduentzat, eta gazteentzakoek (6-14 urte bitarteko ikusleak), berriz, 19 euro. Talde bakoitzaren jarraitzaileek bere sektore zehatza izango dute mugatuta, baita publiko orokorrak ere. Sarrerak otsailaren 28a baino lehen erosiz gero, prezioek % 10eko beherapena izango dute. Azkenik, pistako abonamenduak 49 euroko prezioa izango dute.
Kirol arloari dagokionez, dagoeneko badira sailkatuta dauden bi talde: batetik, SUPER AMARA Bera Bera, antolatzaile gisa; bestetik, joan zen denboraldian garaikurra bereganatu zuen Elx taldea. Txapelketan parte hartuko diren gainerako sei taldeak ezagutzeko urtarrilaren 26an (joaneko partida) eta 29an (itzulikoa) jokatuko diren kanporaketei (joanekoa eta itzulikoa) itxaron beharko zaie. Tartean, Zuazo Barakaldo dago, Malaga gainditu beharko duena Donostian egon nahi badu.
Erreginaren Kopako azken fasearen aurreko kanporaketak:
Zubileta Evolution Zuazo Barakaldo - Malaga
Grafometal La Rioja - Rocasa Kanaria Handia
Handbol Sant Quirze - BMC Liberbank Gijon
BM. Bolaños - Atletico Guardes
BM Porriño - Aula Valladolid
Morvedre - Granollers
Zure interesekoa izan daiteke
Haitz Gorostidi, Suitzako Pfadi Winterthur taldean: “Hemen, fisikoki, beste gauza bat da”
Gipuzkoarrak Suitzako Ligan jokatuko du, azken bost denboraldiak Guadalajaran eman eta gero. Azken urtean lesioak izan ditu, baina orain ilusioa du beste herrialde batean eta Europako txapelketa batean ere aritzeko.
Beti-Onakek denboraldiaurreari ekin dio, eta bi helburu izango ditu denboraldian: titulurako play-offean egotea eta Erregina Kopa
Replasa Beti-Onakek lehen entrenamendua egin du gaur, astehelena. Nafarroako taldeak aurreko denboraldiko blokeari eutsi dio, eta bi jokalari bereganatu ditu: Edurne Donderis eta Martina Lang.
Super Amara Bera Berak fitxaketa berrien aurkezpenarekin hasi du denboraldiaurrea
Amandine Balzinc, Alexandra Shunu eta Marie Louis izan dira Donostiako klubaren azkeneko hiru fitxaketak.
Bidasoa-Irunek baditu jada EHF Europako Ligako multzoen faseko aurkariak
Talde irundarra B multzoan arituko da Limoges Handball, FH Hafnarfjordur eta Maríiimo de Madeira Andebol taldeekin batera. Txapelketa irailaren 29an hasiko da.
Pol Quirogak utzita jokatuko du Agustinos Alacanten
Gironako atezainak bigarren denboraldia jokatuko du utzita, 2025-2026an Sinfinen aritu zen.
Bidasoa-Irun taldeburu izango da Europako Ligako multzoen fasean
Hala baieztatu du federazioak astearte honetan, talde gipuzkoarrak Errege Kopako finalera iritsita Europako txartela lortu ostean.
Super Amara Bera Berak eta Replasa Beti-Onakek derbi batekin hasiko dute liga
Espainiako Eskubaloi Federazioak ostegun honetan eman du jakitera Guerreras Iberdrola Ligako 2026-27 denboraldiko egutegia.
Maria Zaldua oriotarrak ametsetako denboraldia bizi izan du Rocasa Kanaria Handia taldean
Zalduak laugarren denboraldia bukatu berri du Kanarietako taldean. Oriotarrak bere aurreneko liga irabazi du 24 urterekin, eta, gainera, txapelketako jokalaririk onena izendatu dute. "Bera Beraren aurkako neurketak beti dira bereziak", aitortu du.
Asier Iribarrek utzita jokatuko du Atletico Valladoliden
Irudek Bidasoako hegalekoa hirugarren aldiz ariko da utzita, pasa den denboraldian Villa de Arandan 27 partidatan 88 sartu ostean.
Bera Berak 2026-2027ko Europa Ligan jokatzeko izena eman du
Super Amara Bera Berak 2026-27ko Europa Ligan izena eman du eta kanporaketekin azaroan hastea espero du.