Xabier Azpiroz: “Nire ametsa, txapela hau baino, 2027tik aurrera erremontean etorkizun bat izatea da”
Xabier Azpiroz Erremonteko Buruz-Buruko txapeldun izendatu zen, Endika Barrenetxearen aurka 30-29 irabazita. Barrenetxea IV.ak azken tantoan falta egin zuen unean “deskribatu ezin duen poza” sentitu zuela adierazi du Uitzikoak. Hala ere, erremonteak 2027tik aurrera biziko duen egoera da txapelduna kezkatzen duena.