Van der Tuukek irabazi du El Djazaïr Gran Prixeko lehen etapa, Aljerian
Danny Van der Tuukek Euskaltel-Euskadiren laugarren garaipena lortu du Aljerian. Iker Mintegi, bere taldekidea, bigarren geratu da.
Danny Van der Tuuk irteeran. Argazkia: Euskaltel-Euskadi
Euskaltel-Euskadik garaipen bikoitz batekin hasi du Grand Prix El Djazaïr lasterketa, Rouiban. Danny van der Tuuk nagusitu da lehen etapan eta Iker Mintegi taldekideak lortu du bigarren lekua.
Euskal taldea protagonista izan da etapako 94 kilometroetan, lasterketa gogortu du gainera lehen mailako mendatera egindako bi igoeretan. Bigarren igoeraren ostean, Van der Tuuk eta Mintegi Tartelettoko txirrindulari batekin joan eta helumagaraino mantendu dute lortutako abantaila. Azkenean, Van der Tuukek lortu du garaipena, Iker Mintegi bigarren iritsi delarik.
Bigarren etapa bihurgunetsuagoa izango da, eta lau mendate puntuagarri izango ditu. Hirugarren eta azken jardunaldia, berriz, zirkuituan jokatuko da. Yago Agirre, Nico Alustiza, Paul Hennequin, Jonathan Lastra, Iker Mintegi eta Danny Van der Tuuk dira Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak Pablo Urtasunek zuzendutako bira honetan.