Jon Martin, Golden Boy saria irabazteko 20 finalisten artean
Jon Martin hamazazpigarren lekuan dago Golden Boy saria irabazteko finalisten zerrendan. Pau Cubarsí da faboritoa, eta Lamine Yamal, bigarrena.
Jon Martin, Bournemouthen aurkako partidan. Argazkia: EFE
Jon Martin, Realeko jokalaria, Golden Boy saria irabazteko 20 finalisten artean sartu da. 21 urtez azpiko futbolaririk onena saritzen duen garaikurra irabazteko finalisten zerrenda astelehen arratsaldean aurkeztu dute Mestren egindako ekitaldi batean (20 finalista eta beste 5 badaezpada). Bartzelonaren Pau Cubarsí da faboritoa, bere taldekide Lamine Yamalen aurretik. Azken horrek, ordea, ezin du saria irabazi, 2024an irabazi baitzuen. Erdilari lasartearra, berriz, 17. postuan dago.
25 finalisten zerrendan hamalau nazionalitate daude, Espainia da buru (lau jokalari), ondoren Alemania, Brasil eta Frantzia (hiruna), eta ondoren, Grezia eta Argentina (bina).
Golden Boy saria irabazteko 25 finalisten zerrenda:
1. Pau Cubarsí (Bartzelona)
2. Marc Bernal (Bartzelona)
3. Ayyoub Bouaddi (Manchester City)
4. Warren Zaïre-Emery (PSG)
5. Yan Diomande (Real Madril)
6. Endrick (Real Madril)
7. Luka Vuskovic (Brighton)
8. Victor Froholdt (Oporto)
9. Myles Lewis-Skelly (Arsenal)
10. Rayan (Bournemouth)
11. Junior Kroupi (Bournemouth)
12. Jorrel Hato (Chelsea)
13. Estevao (Chelsea)
14. Gianluca Prestianni (Benfica)
15. Konstantinos Karetsas (BVB)
16. Saïd El Mala (Colonia)
17. Jon Martín (Real Sociedad)
18. Kerim Alajbegovic (Juventus)
19. Finn Jeltsch (Stuttgart)
20. Lennart Karl (Bayern Munich)
21. Charalampos Kostoulas (Brighton, gonbidapena)
22. Joane Gadou (BVB, gonbidapena)
23. Rodrigo Mora (AS Roma, gonbidapena)
24. Xavi Espart (Bartzelona, gonbidapena)
25. Franco Mastantuono (Fiorentina, gonbidapena)