Terzic: “Prest egon behar dugu emozioak azaleratzeko, baina baita burua hotz mantentzeko ere"
Athleticeko entrenatzaileak Realaren aurka igandean San Mamesen jokatuko duten derbiaz hitz egin du, EA Sports Ligako 11. jardunaldian. Gogotsu da bere lehen euskal derbia jokatzeko eta, batez ere, irabazteko.