Realak Heartsen aurka berdindu du Edinburgon, eta etxean lortu beharko du sailkapena (0-0)
Talde txuri-urdina nagusi izan da jokoan, baina ez ditu aurkariaren ate aurrean izan dituen aukerak aprobetxatu. Nerea Eizagirrek penalti bat huts egin du azken txanpan, eta aurretik Ainoa Campok zutoinera bidali du baloia.