Nahia Aparicio: “Gola falta da, gauzak aldatu behar ditugu hor”
Realak hutsean berdindu du Heart of Midlothianen aurka Europa Kopako bigarren sailkatze kanporaketako joaneko partidan. Gorka Alvarez entrenatzaileak argi esan du “aurpegia baino gehiago” ari direla erakusten eta “nagusi” izan direla partidan. Bai Alvarezek bai Apariciok badakite arazoa non dagoen: “Gola falta da”.