Mañaritik Atxetara, 800 kirolari eta bi errekor hirugarren edizioan
800 kirolari baino gehiago batu zituen irailaren 19an ospatu zen Mañaritik Atxetara mendi lasterketak. 43 kilometro batzen ditu 4000 metroko desnibela duen probak. Hirugarren edizio honetan, Ibai Urrutia gernikarrak eta Ainara Arkarazo abadiñarrak lortu zituzten garaipenak, errekor bana barne.