Kutxabank Araskik irabazi du Euskal Kopako lehen partida
Kutxabank Araski Inversus Gernika baino gehiago izan da partida guztian zehar eta 60-71ko markagailuarekin amaitu da Beasainen jokatu den norgehiagoka.
Kutxabank Araski Inversus Gernika baino gehiago izan da partida guztian zehar eta 60-71ko markagailuarekin amaitu da Beasainen jokatu den norgehiagoka.
Realak hutsean berdindu du Heart of Midlothianen aurka Europa Kopako bigarren sailkatze kanporaketako joaneko partidan. Gorka Alvarez entrenatzaileak argi esan du “aurpegia baino gehiago” ari direla erakusten eta “nagusi” izan direla partidan. Bai Alvarezek bai Apariciok badakite arazoa non dagoen: “Gola falta da”.
Talde txuri-urdina nagusi izan da jokoan, baina ez ditu aurkariaren ate aurrean izan dituen aukerak aprobetxatu. Nerea Eizagirrek penalti bat huts egin du azken txanpan, eta aurretik Ainoa Campok zutoinera bidali du baloia.
Estefania Etxebestek historia egin du harri-jasotzaile bezala. Izan ere, pasa den larunbatean 166’4 Kiloko harria altxatu zuen. “Kontent” dagoela adierazi du Iturengoak, baina aste honetan “oso gaizki” pasatu duela ere aitortu du, oraindik ez baitu gorputza guztiz errekuperatu.
Aldai-Erasun eta Etxegarai-Bergara arituko dira elkarren aurka igande honetan, Sopelan (Bizkaian). Iaz Aldai eta Bergara txapela janztetik urrats bakarrera geratu ziren. Aurten, ordea, bietako batek lortuko du garaikurra. ETBk finala zuzenean eskainiko du 11:45etik aurrera. Arrate Bergarak finala "parekatua" izango dela uste du.