Iker Vicentek 12. aldiz irabazi du Nafarroako Aizkolari Txapelketa
Otsagabikoak bere 12. txapela erdietsi du jarraian, lanak 32 minutu eta 38 segundotan bukatu ostean. Sei minutu gehiago behar izan ditu sailkapen proban denbora onena egin zuenak, Ibai Soroak, bigarren postua lortuz. Eneko Saralegi hirugarren gelditu da.