Peio Etxeberriaren eta Javi Zabalaren arteko finala, bigarren urtez jarraian
Bigarren urtez jarraian, final berbera izango du Lau t'erdiko txapelketak, Peio Etxeberria eta Javi Zabala izango baitira aurrez aurre. Iaz, pilotari nafarra izan zen nagusi.