Aston Villak galdu egin du Galatasarayren kontra, eta Arsenalek berdindu Borussia Dortmunden aurka
Manchester Cityk bina berdindu du Napoliren aurrean; Real Madrilek, ostera, 5-1 jipoitu du PSV Eindhoven.
Unai Emeryren Aston Villak 1-0 galdu zuen Galatasaray turkiarraren aurka Txapeldunen Ligako ligaxkaren bosgarren jardunaldian. Horren ondorioz, talde ingelesak bolada txarrean jarraitzen du, sei partida daramatzalako irabazi gabe, eta lehen zortzi sailkatuetatik at dago, oraingoz. Turkiarrek, ordea, hiru neurketa irabazi dituzte Europako txapelketako ligaxkan: atzokoa, Gulek 77. minutuan sartutako golari esker.
Mikel Artetaren Arsenalek ere ezin izan zituen hiru puntuak eskuratu, etxean Borussia Dortmunden aurka bana berdindu ondoren (1-1). Emirates Stadiumean, ingelesek bigarren berdinketa sinatu zuten jarraian, joan den asteburuan Premier Leaguen Newcastleren aurka jokatutako neurketaren ostean (2-2).
Manchester Cityk ere ezin izan zuen garaipenik lortu, eta hirugarren partida jarraian irabazi gabe kateatu zuen Etihad Stadiumen, Napoles talde italiarraren kontra bi goleko aldearekin berdinduta. Hartara, City 10 punturekin dago, seigarren postuan.
Gaur egun, Real Madril da faseko liderra, 5-1 irabazi baitzion PSV Eindhoveni. Nederlandarrek ordu erdira hartu zuen aurrea markagailuan, Ivan Perisicek sartutako golarekin. Bigarren zatian, Real Madrilek emaitza irauli zuen, Kylian Mbappek (2), Fede Valverdek, Jude Bellinghamek eta Vinicius Juniorrek egindako golekin.
Como 1907 debutariak lehen zortzi sailkatuen artean jarraitzen du
Horrez gain, Cesc Fabregasen Como 1907 debutariak lehen zortzien artean jarraitzen du (5. postuan), Greziako AEK Atenasi 1-0 irabazita. Luis Milla izan zen golegilea.
Gainera, astearteko jardunaldiak Porto portugaldarraren bigarren garaipena utzi zuen, Feyenoord nederlandarra 0-1 menderatu zuelako. Alemaniako RB Leipzigek 3-1 irabazi zion Racing Lensi. Azkenik, Bodo/Glimt norvegiarrak Austriako LASK mendean hartu zuen (1-0).
Zure interesekoa izan daiteke
Kirol Arbitrajeko Auzitegiak “aho batez" berretsi du Senegalen garaipena 2025eko Afrika Kopan
Estatu Batuek, Mexikok, Costa Ricak eta Jamaikak antolatuko dute 2031ko emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa
Errege Kopako bigarren kanporaketaren ordutegiak eta datak
Iñaki Recio: “Badakigu asko sufrituko dugula, baina edukiko ditugun aukerak aprobetxatu beharko ditugu”
Ander Laka: “Konfiantza handiz gaude denok, Vila-realen aurka ere irabazteko asmoz”
Amorebieta vs Osasuna, Gimnastica Torrelavega vs Alaves eta Numantzia vs Athletic, Errege Kopako bigarren kanporaketan
Espainia-Frantzia, Norvegia-Ingalaterra, Herbehereak-Portugal eta Belgika-Alemania, Nazioen Ligako final-laurdenetan