SKATEBOARDINGA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egoitz Bijueska bilbotarra, munduko onena Park modalitatean

Skater bilbotarrak 16 urte bete ditu asteartean, eta World Skate saria jaso du. "A ze bidaia! Azken egunean hautsi nuen lepauztaia. Baina, hala ere, oso aste dibertigarria izan da!", adierazi du Bijueskak Instagramen.

AME2100. SAO PAULO (BRASIL), 08/03/2026.- El español Egoitz Bijueska compite en la final de la categoría ‘Park’ del Campeonato Mundial de patinaje en tabla este domingo, en el Parque Candido Portinari, en São Paulo (Brasil). EFE/ Sebastiao Moreira

Egoitz Bijueska skater bilbotarra. Artxiboko argazkia: EFE.

Egoitz Bijueska skater bilbotarrak World Skate saria jaso du Park modalitateko gizonezkoen mailan 2026ko Munduko Skateboarding sailkapeneko liderra izan ostean, kirol horren nazioarteko federazioak asteartean jakitera eman duenez.

Bijueskak 16 urte bete ditu astearte honetan, lepauztaia hautsi ostean, kirolariak berak sare sozialen bidez jakinarazi duenez.

"A zer bidaia! Azken egunean hautsi nuen lepauztaia. Baina, hala ere, oso aste dibertigarria izan da!", idatzi du Instagramen.

Bijueskarekin batera, Mizuho Hasegawa (Japonia) munduko lehen postuan kokatu da emakumezkoen Park modalitatean; Streeten, berriz, Chloe Covell (Australia) eta Sora Shirai (Japonia) onenak izendatu dituzte emakumezkoen eta gizonezkoen mailetan, hurrenez hurren.

Publizitatea
X
Publizitatea
X