Esteban: “Badakigu Eibarren aurka lehiatu gaitezkeela”
Andrea Estebanek agerraldia egin du hedabideen aurrean, Eibarren aurkako derbiaren atarian. Entrenatzaileak partida berezia dela aitortu du, eta hiru puntuak eskuratzearen garrantzia nabarmendu du. Armaginen aurka lehiatzeko gai direla badakitela adierazi du, eta, gainera, Mendizorrotzan beti punturen bat lortu dutela gogorarazi du, behin izan ezik.